Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek zuzenki aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte. Hots, zuk nahi duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu euskaraz dakien edo ez; era berean, karreraduna den edo ez datu esanguratsu izan liteke, baina herritar guztiek dute hautagai izateko aukera, eta hor legeak ezin lezake mugarik jarri.
Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain arte, alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak gizonezkoak ziren, denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili. Hemendik aurrera, ordea, gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal Komunitate Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar nagusietarako balio duena, eta beste lege bat Estatukoa, gainerako hauteskundeetarako aplikagarria). Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi gainditu egingo direla. Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai. xme Leirek:
-- Uste juat politikueri be exijidu ahal jakuela euskeraz jakitzia, beste askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri. leire . -- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan "politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan eskatzia Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte zinegotzi izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia euskalduna izatia eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua? EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun zaharrak dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina, GBBn batzarrak edo izan ezik, beste guztien batzarrak erderaz izaten dittun. Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako, emakumiena txikixagua... Amatiño <ATT4332904.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
