Amatiñok:
Nik Txabarri ezagutzen dut 1979tik hona. 23 urte zeuzkan eta, ordurako,
ideiak oso garbi. Langilea da, profesionala eta kultoa. Hiru oinarri hauek ez
dute besterik gabe inor salbatzen baina makinatxo bat dabil munduan hiru
oinarri horiek gabe.
Nik ez dut Txabarri ezagutzen, Diputatu Nagusi moduan erakutsi didana,
besterik ez. Nik ere, aukeran, nahiago Diputatu Nagusi moduan, edo lagun
moduan, jende langilea, profesionala eta kultoa, eta ez dut esan Txabarri
horrelakoa ez denik. Erakutsi dizkidan moduez aritu naiz, eta horretxek, nire
iritzirako, harroskoak eta prepontenteak izan dira.
Andu Lertxundi aipatu duzu. Nik Andu maite dut (Andu-Lertxundi izena nik
asmatua da), errespetatzen dut eta laguna dut. Oker ez banago, Anduk hiruzpalau
zutabetxo eskaini zizkion Diputazioari eta, behar bada inork itxaro ez zuena,
Diputatu Nagusiak erantzun, nolabait "nahiko da" esaten. Ez gehiago eta ez
gutxiago. Anduk (edo edozein kazetarik) nahi duena esan dezake, eta zenbat eta
grazia edo ironia gehiago hainbat hobe. Diputatu Nagusiak ez badu erantzuten...
bere kristalezko jauregian bizi delako. Plazara ateratzen bada apal-apal, ez du
argumenturik. Eta ironiaz eta graziaz erantzuten badu, joko literarioak
erabiltzen baditu, zertaz ari den frogatzen baldin badu... harrosko.
Oso ondo deritzot Diputatu Nagusia isilik ez egoteari, eta behar den moduan
erantzuteari. Besterik da erantzun beharrean, besteei errietan egitea
gaiztakeriak egin dituzten ume txikiak izango balira bezala.
Eta ondo derizkiot ironia eta grazia erabiltzeari, baina Txabarriri ez diot
grazia inondik inora ikusi.
Kontuz, igual nire problema da, eta zeuon lagun arteko txantxak dira,
hedabideak erabilita egiten dituen txantxak.
Eskoriatzeko alkatearena.... Alkate honek publikoki esan zuen "garbi" asko
(kasu honetan ezin da "harro" hitza erabili), Eibar-Gasteiz autopista ez zela
sekula Eskoriatzatik pasatuko. Eta Txabarrik erantzun zion, gutxi gora behera,
horixe esaten zutela XIX. mendeko karlistek Norteko trenaz. Munduko bekatu
guztiak trenak ekarri behar omen zituen eta tunelek Euskal Herria izorratu, eta
gaur tunelpe horiek "bien cultural" direla.
Ni hitzez hitz ez naiz akordatzen zer esan zion Txabarrik ez Lertxundiri ez
Eskoriatzakoari. Bai, bere garaian, esandakoak irakurri nituenean, "aitatxo,
pasa egin haiz", pentsatu nuela. Zeren "nahikoa da" era askotan esan daiteke,
ironiaz eta graziaz, hobe, baina sekula ez errieta zure zergapekoei inoren
aurrean barregarri laga arte.
Bergarako alkateari zer esan ote zion ez dakit, baina Bittoriano Gallastegi
ere laguna dut.
Ez da zer, da zelan. Politikan zabizienok badakizue formak zelako
inportanteak diren.
Kontua da, ordea, alkate "eskaleak" ez direla sekula harroak...
Nik ez dakit, lagun Victorianori galdetu.
Elena
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]