Egunon berriz,
 
Barkatu eztabaida honetan hain berandu sartzearren.  Nik goian
aipaturiko Mutrikuko ekologista hoietariko bait naiz eta nahiko nuke
aipamentxo batzuk egitea Prailehaitzen inguruan. Ez naiz sartuko
Txabarriren edo beste edozein ordezkariren euskararekiko zaletasuna
aztertzen, Prailehaitzi buruzko Foru Aldundiko jarrerarekin baizik.
Pertsonalki, askoz ere nahiago det borondate onez euskara motelago
egiten duen pertsona bat baina dauzkagun kultur eta natur ondareak
benetan babesteko ahaleginak egiten dituena. Hori esanda gauzatxo batzul
soilik
 
1) Foru Aldundia denok gara.  Ezinbestekoa da horregatik eta beraien
lana indusketa hoiek ez bakarrik ordaindu baizik eta behar den bezala
kudeatzea.  Eta babes hau eskeintzearren ez lukete inolako atxikipenik
eskatu behar. Zoritxarrez, gaur egun oraindik honelakoak ematen dira
 
2)Ez Foru Aldundiak,  ezta Eusko Jaurlaritzako kultur sailak ez dute
hatzapar bat ere ez mugitu hainbat elkarte ezberdin, gu barne eta
pertsonen salaketak ailegatu diren arte.  Beraien lehenengo jarrera
indusketen topaketa izkutuan mantentzea izan da(2006-ko Abustutik
Azaro-rarte). Ez dakigu eta zalantza handiak sortzen dizkigu jarrera
honen arrazoia Komunikabideetan Prailehaitzeko asuntua atera zenean,
orduan bai, orduan bai hasi ziren topaketa babesteari garrantzia ematen.
Noski Harrobiaren jarduera eten gabe.
 
3) Zoritxarrez eta gaur egun PRAILEHAITZ EZ DAUKA ORAINDIK babes
neurririk nahiz eta monumentu izendatzeko espedientea buruturik gabe
dago. Harrobia ez da inolaz ere gelditu eta kobazuloak dauzkan mehatxuak
areagotzen daude.
 
4) Peñalver, Otero eta hainbat elkarte eta jenderi ez zaio beste
aukerarik gelditzen beraien eginkizun eta prestigioa arriskuan ipini
baino gure arbasoen aztarnak (orain dela 18.000 urtekoak) guretzako eta
gure ondorengoentzako gorde nahi badugu.
 
 
Ondo izan eta asko zaindu
 
Iñi
 
 
 
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de leire narbaiza
arizmendi
Enviado el: miércoles, 04 de julio de 2007 15:12
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna
 
Hamen Kontseiluak edministraziñua eta euskalduntzian artian aztertu
dabena. Irakorrri kargo publikuen gaiñian diñuana
http://www.sustatu.com/1183475178
leire
2007/7/4, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:
Mezu zaparrada honen ostian, esan bihar dot bat natorrela
Mendigreenekin. 
Baiña Amatiñok ez-dakit-zein mezutan esan daben moduan, ez da berdiña
Oion, Azpeittia edo Eibar. Baiña, Atonomia erkidego osuan dako karguak
diranian, nire ustez nahita nahiezkoa dala euskalduna izatia. Ibarretxek
daneri oso ejenplu ona emon detse. Zenarruzabeitiak baiño hobia. 
Eusko jaurlaritzako sailburu izateko uste dot derrigorrezkoa izan
biharko litzakela euskaldun izatia, baitta foru aldundixetako ahaldun
nagusi izateko be, baitta Bilbo eta Donostiako alkate izateko be. 
Ez da demokrazia kontu bat, bestela euskaldunok BETI bigarren maillan
egongo gara. 
Euskeria ofiziala bada, izan deilla goittik behera.
leire


 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to