Harrapau nok, Luix Alberto!

Nik be uste juat komentarixua kontestutik kanpo etaratakua dala, eta 
horregaittik dirurixala hain gordiña. Baiña nere helburua haiziak pizkat 
harrotzia zan, eta gaixari eragittia. Dema-gogoetan harrapau nok.

Dana dala, mantentzen dot gaztelerazko esakera zaharra: "obras son amores...". 
Berba polittak eta gozuak bai, nahi dan beste, baiña egiñ egiñ, kaka. Horrek ez 
jestak balio. Eta haizulo honen auzixan, oso lotsagarrixa da denpora guztian 
administraziñuan jarreria, danari BAI BAI BAI BAI BAI BAI esan baiña EZEBE egiñ 
barik. Eta gero ¡uy! haizulua apurtu, nahi barik. Nahi barik???? Zera!!!!

Bestalde, Debarren izenik ez badot esan ez dakittelako da, baiña esaten duan 
lez, oso erreza izango dok aberiguatzia. EJ-ko funtzionarixo lagunan izenik 
ostera (prebarikaziñuaz berba egin zestana), hori bai ezin dotela esan bestela 
hundidu egingo naeukek.

Eta Oier A-k ziñuanan gaiñian, bai, Prailehaitzen galerixak sedimentoz beteta 
dagoz. Hárek etara ahala dihardue materixala topatzen. Eta berez, karst-ak 
"agujero pasante" bat egitten dau mendixan zihar; tunelan ertz bat Prailehaitz 
II bera da, eta beste ertza kanteriak jaten dihardu aspaldi. Han zeozer 
bazeguan... onezkero porlan bihurtuta egongo da.

O.



Amatiñok:

Ez juat oiñarte sartzeko aukerarik izan, baiña... Joño¡

Nik ez najuan uste Oier moduko kriterixodun tipua holako demagojixarik
siñistuko zebanik. 

Azkarate, politiko koiunturala izatiaz gaiñera --edo aurretik--, emakume
kultua eta zentzunduna dok. Ez jaukak nik defenditu biharrik. Gaiñera, ikusi
dotenez, honezkero hemen bertan agertu jakuaz zenbait defenditzaille.

Dana dala. Onartu daigun indarrian daguan legia: Azkarate politikua dok eta
bere kontrako bedia libre daok. Bapo, baiña, prezio berian, Debako
udaletxian ordezkari hori be politikua izango dok, eztok? Zer dala-ta bere
kasuan anonimatua gorde biharra? Zergaittik ez deskuk izena emoten danon
artian erabagi daigun zein da bixen artian  "garruluena"?

Amatiño

Oharra: Nik posturia egingo najeukek baietz zein dan asmatu... Debarra,
udal-ordezkarixa, hori esateko kapaz eta demagogo xamarra... Ez daozak asko.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to