Oier adiskidia:

Nik ez juat nahi izaten iñor harrapatzerik, gitxienezko zentzunez
eztabaidatzia baiño. Seguru asko "gauzak" (Praileaitz edo dana dalakua)
errespetua merezi juek, baiña pertsonen izen onari barrena beste horrenbeste
edo gehixago zor jakok. Eta, nere uste apalez, hainbatek ariñegi berba
egitten jok, dana libre dalakuan.

Nik ez jakixat Jaurlaritzak hartutako erabagixa ona ala txarra dan. Hik
diñok Administraziñuak ez dauala EZEBE egin. Eurek uste juek, ostera,
erabagi horreaz segurtatzen dala Preaileaitzen ondare kulturala. Helburua
bazuan harrobia ixtia, orduan erabagixa ez jok balio, jakiña. Baiña, EZEBE
eta DANAn artian, beti bittarteko ñabardurak daozak. Administraziñuak egin
jok hainbat urteko indusketa intensibua ordaindu (oker ez banaok asmua
kobazulo osua jatia zuan eta indusketa amaitzia harrobixa bertaraiño heldu
aurretik); labarretako artia agertu danian, legiak markatzen dauan
protokolua bete; lehen maillako (bigarren mailla be ba ei daok) ondare
kulturaltzat jo eta, atzenian, babes-erregimena indarrian jarri.

Baiña, dana dala, nik dakidana zera dok, zenbaiti entzunezkero mundua zati
bitan banatua daguala: Praileaitzen kontra daozen "gaiztuak"
(Administraziñua, berdin dok Jaurlaritza edo Diputaziñua izan) eta
Praileaitzen alde daozen "onak", gaiñerako guztiak. Eta gauzak ez dittuk
hain xinpleak.

Gaiztuen artian:
-- Garbi geratu dok, erabagixa hartu behar zebana ez zala Diputaziñua
(Txabarri gaiztua), Jaurlaritza baiño. Nahiz eta hainbat urteko indusketa
guztia Diputaziñuak zintzo-zintzo ordaindu.
-- Garbi geratu dok, batzuk alderdien arteko bereizketak egin izan arren
(eta komunikabideetara gezurretako filtraziño interesatuak pasatu), hiru
alderdixen gobernuak onartu dauala dekretua.

Onenen artian:
-- Garbi daok, Praileaitz egon ala ez, batzuen helburua harrobixa ixtia dala
eta Praileaitz helburu hori lortzeko atxakia ona baiño ez dala.
-- Garbi daguan moduan, beste hainbatek (alkatiak, esate baterako)
Praileaitzeko harrobixa ixteaz batera beste bat zabaldu nahi zebala,
harrobixak takian potian edozein lekutan zabalduko balitzuaz letxe.
-- Garbi daok batzuk Praileaitz ziharo babestian alde daozen bittartian,
beste batzuk (alkatiak, esaterako) epez kanpo egindako alegaziñuetan
"elbarrituak be bertaratzeko" sarrera aproposa eskatzen zebela.
-- Garbi daguan moduan, batzuk Praileaitz giza-trafikotik babestu nahi izan
daben artian, beste batzuk (Debabarrenako hainbat, esaterako),
turismo-egitasmoetan sartu nahi izan dabela, oindiño hasarre jarraitzen
dabelako Ekaingo errepikapena Zestoan (Urolan) egin dalako eta ez, beraiek
eskatu bezela, Sasiola-Astigarribian burutu gura zeben parke tematiko
artifizial faraonikoan. Hori bai, ondare kulturalaren izenian.
-- Garbi daok be,  Aita Barandiaranen (Joxe Mielek berak neri esanda)
eskolako arkeologoak ez dirala sekula izan indusketa intensibuan zale baiña
euren burua Praileaitzen defenditzaile amorratutzat dauken batzuk oindiño be
Praileaitzen indusketa intentsiboan jarraitu gura dabela.

Auskalo gero, Oier, zein dan historixa honetan "garruluena". Baiña, nere
iritziz, gure Herri honen kultura, nortasuna eta hizkuntza defenditzeko eta
nere seme-alaben hezkuntzaz arduratzeko Miren Azkarate aukeratu najeukek.
Negozioa ipintzeko (dirua egiteko), ostera, historixa honetako beste
protagonistan bat edo beste aukeratuko najeukek eta zirkua montatzeko,
barriz, hirugarrenen bat. 

Bizi bedi Praileaitz. Gora Praileaitz eta behera demogogixia¡

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de oier
Enviado el: miércoles, 18 de julio de 2007 20:31
Para: [email protected]
Asunto: Re: [eibar] Miren Azkaraten astokeri bat

Harrapau nok, Luix Alberto!

Nik be uste juat komentarixua kontestutik kanpo etaratakua dala, eta
horregaittik dirurixala hain gordiña. Baiña nere helburua haiziak pizkat
harrotzia zan, eta gaixari eragittia. Dema-gogoetan harrapau nok.

Dana dala, mantentzen dot gaztelerazko esakera zaharra: "obras son
amores...". Berba polittak eta gozuak bai, nahi dan beste, baiña egiñ egiñ,
kaka. Horrek ez jestak balio. Eta haizulo honen auzixan, oso lotsagarrixa da
denpora guztian administraziñuan jarreria, danari BAI BAI BAI BAI BAI BAI
esan baiña EZEBE egiñ barik. Eta gero ¡uy! haizulua apurtu, nahi barik. Nahi
barik???? Zera!!!!

Bestalde, Debarren izenik ez badot esan ez dakittelako da, baiña esaten duan
lez, oso erreza izango dok aberiguatzia. EJ-ko funtzionarixo lagunan izenik
ostera (prebarikaziñuaz berba egin zestana), hori bai ezin dotela esan
bestela hundidu egingo naeukek.

Eta Oier A-k ziñuanan gaiñian, bai, Prailehaitzen galerixak sedimentoz
beteta dagoz. Hárek etara ahala dihardue materixala topatzen. Eta berez,
karst-ak "agujero pasante" bat egitten dau mendixan zihar; tunelan ertz bat
Prailehaitz II bera da, eta beste ertza kanteriak jaten dihardu aspaldi. Han
zeozer bazeguan... onezkero porlan bihurtuta egongo da.

O.



Amatiñok:

Ez juat oiñarte sartzeko aukerarik izan, baiña... Joño¡

Nik ez najuan uste Oier moduko kriterixodun tipua holako demagojixarik
siñistuko zebanik. 

Azkarate, politiko koiunturala izatiaz gaiñera --edo aurretik--, emakume
kultua eta zentzunduna dok. Ez jaukak nik defenditu biharrik. Gaiñera, ikusi
dotenez, honezkero hemen bertan agertu jakuaz zenbait defenditzaille.

Dana dala. Onartu daigun indarrian daguan legia: Azkarate politikua dok eta
bere kontrako bedia libre daok. Bapo, baiña, prezio berian, Debako
udaletxian ordezkari hori be politikua izango dok, eztok? Zer dala-ta bere
kasuan anonimatua gorde biharra? Zergaittik ez deskuk izena emoten danon
artian erabagi daigun zein da bixen artian  "garruluena"?

Amatiño

Oharra: Nik posturia egingo najeukek baietz zein dan asmatu... Debarra,
udal-ordezkarixa, hori esateko kapaz eta demagogo xamarra... Ez daozak asko.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to