2007/7/20, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>:
> Ba AHTrako, oiñ dagozen harrobixak ez dira nahikuak.
> Askobe gehixago bihar dira...nun?


baina AHT bera egiteko ez dituzte zulatu behar mendi asko? :-)
Esate baterako, neurri handian Azitaingo Industrialdea Eibarko
zaborrak eta autopista egiterakoan sortutako harriekin dago eginda.
Zabortegia zenaren gainean nago :-) Nere amamak zioen hemendik
datorren errekatxoa 80 bat metro azpiago zegoela. Atera kontuak :-)

Txantxak albora utzita, ez daukat idearik. Baina printzipioz ala
dirudi: urrutitik ekartzen ez denez, AHTa, SuperSur-a edo
proiektatutako VPO guztiak egiteko, harrobi gehiago beharko omen dira.
Gaur geun, 52 harrobi omen daude martxan, azkena zabaldu zenetik 13
urte pasa dira eta sektoreko enpresak dagoeneko baimen gehiago
eskatzen ari dira. Ez dakit beste teknika batzuekin mendia jan
beharrean, beherantz egin dezaketen edo zer, baina asuntuak ez dauka
soluzio erreza. Energia edo zaborrena ezta.

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to