Hire planteamendua, Oier, ez duk berria. Lehen ere aipatu izan duk/diagu hemen. Eta, jakina, bere arrazoi punttua zeukak. Hala ere:
1. Ulergarria duk EuskoTrenaren egoera eta AHTren egitasmoaren arteko paradoxa, baina nik ez diat uste errealista denik planteatzea: Lehenik bizkortu dezagun ET eta, gero gerokoak, ikusiko diagu AHTrekin zer egiten dugun. 2. Ez duk batere errealista ere (hobeto esan, ezin hutsa duk) esatea hobe luketela AHTren diruaz ET eraberritzea. Aurrekontu bi dituk, diruiturri bi eta administrazio bi (eta, beraz, gezur hutsa --nahiz eta mila aldiz esan-- ez zekiat zenbat milioikada kostatu behar zaigula). 3. Oierren kexua arrazoizkoa izanik, egia ere baduk kexu hori ulergarriagoa dela, besteak beste, Zarautz-Arrasate-Durango trianguluaren barruan bizi garenontzat, baina hor (hemen alegia) ez dituk herritar guztiak bizi. 4. AHTren ondorioak aztertu beharra dagoen bezalaxe, AHTrik ezaren ondorioak ere kontuan hartu beharrekoak dituk. Eta nik behintzat ez nikek hogei urte barru europar saretik kanpora egon. Eta, bistan denez, ezta horren erantzunkizuna duten euskal erakundeek ere. Amatiño ________________________________ De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Oier Araolaza Enviado el: jue 15/11/2007 10:07 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena Nik uste dut tren sistema txukun bat izango bagenu AHTaren aurkako oposizioaren zati bat desaktibatuta egongo litzatekeela. Oposizioaren zati bat izan daiteke desarrollismo itsuaren aurkakoa, baina beste zati bati nik uste dut amorrarazten diona dela edozein herrialdetan funtsezkoa den garraiobidea, trena alegia, jubilatu eta turistentzako denborapasa baino ez izatea hemen. Eibartik Donostiara trenez joateko ordu eta erdi behar izatea erabat etsigarria da garraio bide horren abantailetan sinesten duen edonorentzat. Donostiatik Gasteizera ordu erdian joan ahal izango dela jakitea, eta bitartean Eibartik Debara joateko hiru ordu laurden behar izatea erabat amorragarria da. Hiriburuen eta herrien arteko desorekan sakontzea dakar horrek, eta Euskal Hiriaren eredua propaganda baino ez dela sentiarazten zaie herrietako euskal biztanleei. oier. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
