Kaixo Amatiño: Eztabaidatzeko modu xelebria dakak, eskola onekua, itxuria. Eztabaidak, hala komeni bajak, txikittu, aldatu, mugatu edo desbidera maniobrak jarraitzen dittuk, argumentaziño logikuak erabiliz. "Bapo". Dibertigarrixa izan leikek, baiña aspergarrixa be bai. Pare bat urtetan ixa, mantendu juagu AHT kalakatuta. Orain hillabete batzuk, eztabaida suspentsoan laga najuan, oiñarri-oiñarrizko gaiak behin eta berriro alboratzen ziralako. Behin eta berriz errepikatu arren, joeik berriro Sam bezelako txorradak jarri arren...Ezebez. Bardin jarraitzen juagu. Ia orainguan iñok aitzen daben, proiektuaren alde egon eta artaburua izan ezian kontutan izan biharrekuak dittuk eta:
- Bideragarritasun ekonomikoa (obraren koste ekonomikoa Vs amortizazioa, koste energetikoak) - Erabilgarritasuna (konbinazioak beste garraioekin, erabilpen mailak, prezioak...) - Kalte ekologikoaren azterketa (energia iturrietatik hasi, akuiferoen zulatzea, lur mugimendu erraldoiak, hiriburu eta herrien arteko banatzea, paisaia aldaketa, fauna eta floran eraginak, trenbide inguruko etxebizitzen bizigarritasun azterketak, zaratak, eremu elektromagnetikoak, harrobi barrixak, eraginak epe ertain-luzera) Beste kontu bat. Obra egin ahal izateko, INDARRIAN daguan Ingurumen Legedia noiznahi urratuko juek. Esaterako betelanetan, nunahi estaliko jittuek planotan errekasto bezela agertzen diran sakonguniak. Ura onura publikokua dok, jabetza publikokua. Akuiferuak harrapau bihar jittuek. Harrobi barrixak zabaldu bihar jittuek. Legiak eskuan, iñorendako eziñezkuak diranak egin bihar jittuek, kartzelaratzeko modukuak. Baiña demokrazian, indarrian daguazen legiak be alboratu leikiaz, demokraziaren izenian amen. Desbideratzien gañian...Heuk atara huan gizalege gutxiko mutillaren kontua orakulazio prekozan aurrian. Baitta ...eta Kitto!ko papera eta ez jakixat zenbat ipoiñ be. Nik Gebbelsen jardunak aipatu deuaraz informaziño politikan aurrian, eta informaziñua emon barik halako proiektua gauzatzia demokratikua ez dala esatiakin, "faxismua" be pelotan sartu eta gu guztion trenarekin 2015erako eszenarixo larrixa proposatzen dok, hipotesi baten ostian ariketa erredukzionista planteatuz. "Damogun" hipotetiko hori benetan onartu ezkero, AHT geldittu biharko gendukek. Ointxe. Gero, sarera zelan lotu asmatuko juagu. Ariketatxo honi ezin jakok erantzun xinplia bost lerrotan emon. Azterketa sakona bihar dok emaitza onenera heltzeko. Eskura dakaguzen datuekin, garbi esan leikena: AHT ez!! Heuk ariketa erredukzionista bat azaltzen destak, munduko zentrua, Bilbo, eta AHT terminal jakin batzuren arteko loturak eskatuz. Nuria sailburuakin be konparatzen nauk. Parreguria sartu jatak. Ez nok ez, Nuria baiño modernuagua, progresistiagua, ezta europarragua be. Nahi be ez. Logika ostera, OIKOS gure etxe osuarekin erabiltzia gustatzen jatak. Nuriaren logika bestelakua dok, ekologikua, ez. Ekologia eta AHT lotzen sailburuak botatako perlak etortzen jatazak gogora. Bat hauxe, "Diré con rotundidad, que la mayor agresión que podamos hacerle al medio ambiente es, precisamente, no construir la Y (...)". Sail-artaburua. Bideragarritasun ekonomikoa, erabilgarritasuna eta kalte ekologikuaren azterketak garatuta ez badagoz (edo datu batzuk moldatu eta beste batzuk iskutatzen badira), proiektua onartzeko eritzixak xinple eta eskasak izango dittuk, Nurianak edo Pepitonak izan. Nere hitzetatik abiatu bahaiz, eszenarixo desbideratua jarri destak. Zaragozarantz doiana Iruñatik behera hobe, Noain inguruan, aeroportutik gertu (Sakana eta Aralar ez nittukez edozelan ikutuko), edo Tutera inguruan. Gasteizekua...Miranda inguran jarritta nahikua. Gaiñera han RENFEren sareko trenbide garrantzitsuen bidegurutzia daok. Arazuari urtenbide ona emoteko garraio-sistema sare osua globalki aztertu biharra daok, biztanleriaren biharretara egokittuta. Halako biharretan, garapen modelua eztabaidatzia komeni dok. Eta ez, abioi bidaia laburrak ordezkatuko dittuan trentxuari soluziñuak emon bakarrik. Ze horretan biztanleko 3.000 € gastatu bihar badittuk, bueltan AHTak eskaintzen deskuzen soluziñuak pobre xamarrak dittuk, eta bardin jatak dirua gure zergetatik, Europatik edo Amerika eta Afrikatik lapurtuta datorren. Dirutza haundixa dok, hola ta hola gastatzeko. Lortu nahi diran helburuak argittu eta lanian jarri biharra daok. Helburuak bai izan biharko litxakiaz demokratizatzekuak. Euskal Hiria nahi juagu? Zelakua? Durango, Arrasate, Eibar, Tolosa, Tafalla, Lizarra, Bergara, Barakaldo, Baiona... barruan egongo dittuk? Zelan? Nun dauaz industrialdiak? Komunikaziño saria hobetu, zeiñendako? Garraio saturaziño arazua hobetu...Kotxiak eta kamioiak errepidetik ataratzia helburuetako bat bada, txarto gabizak aberatsendako trentxu honekin. "Brain storming" edo ideia botatze masibo bat egin biharra daok. Nik ideia batzuk bajittuat: errepide sariaren aprebetxamentu publikuagua bideratu, dagozen tren eta trenbidiak hobetu eta trenbide batzuk berreskuratu, baitta asmakuntza berrixei atia zabalduta be, autopistak trenbidetuz eta abar. Baiña jardun honegaittik iñok ez jestak ezer ordaintzen, ez dok nere lana. Eta gaiñera, ni baiño hobiaguak, profesionalak, egongo dittuk lanerako prest, azterketa sakonerako prest. Eta Parisetik Lisboarako edo Madrillerako mozketak kezkatzen bahau, ez ari larrittu gizona! Tren moteltxuago bat hartu biharra badago Baionan edo Irunen, ordu erdi galduz Mirandarako bidian, atzerritarrak be zer pentsaua eukiko jok: "joño, lurralde honek merezi jok, AHTa be moldatu egin juek eta". Bajakixat posible dana, ordu erdiko atzerapenaz azpittik, askoz ekologikuago eta merkiago, AHTrekin lotura egokixak edozein herrittatik eta AHTan jarraittasuna bermatuz. Baiña behin dirutzatan sartuta, hobe ikerketa eta azterketa lanetan diru asko gastatzia, berotegi efektuari erantzunez eta lurralde antolaketa naturalago bat aurkeztuz, garraio publiko erakargarrixaz, mundu mailako proiektu eredugarrixa aurrera eruan leikelako. Ziur nago. Baiña hau ez dok interesatzen. Egungo sistema kontrolatzen daben multinazionalek ez jakek halako motibaziñorik, lehelengo kotxe pillua salduz petrolio dana xahutu biharra daok, gasa be bai, Txinako ikatza be danon artian gastau ezkero hobeto, Frantziako energia nuklear soberakiña be nunbaitt sartu bihar, gero, zentral nuklear barrixak bai? Demokratek erabakiko juek. Heil demokrazia. GAME OVER, solasaren bukaera. Asteburu on! Asier Arregi Amatiñok: -- Nik neuk ez juat uste Nuriaren eritxixak hireak baiño xinpliaguak eta eskasaguak diranik, ezta hi heu bera baiño ekologikuagua, modernuagua, progresistagua eta europarragua haizenik be. Baiña, damogun beheragoko guztia hik esanda moduan dala. Baitta be, 2015 urtian edo, AHTa heltzen dala Paristik Baionara, Bartzelonatik Altsasura eta Lisboatik Gasteizera. Zein zuan horrek hiru puntuok Bilboaz lotzeko alternatibia? Bost lerrotan, mesedez. Amatiño _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
