Asier: 
 
Irakorri juat hire erantzuna"artaburua izan ezian kontutan izan biharrekua".  
Nuriari ezarritako "Sail-artaburua" be, egoki bezin adierazgarri. Eskerrak gero 
hi haugun, hor, egixaren argimutil.
 
Aukeran, hobetxuagua haiz galdetzen erantzutzen baiño. Baiña, ezin ba 
danetarako balio izan. Dana dala, neretzat behintzat, argi geratu dok. Eskerrik 
asko egindako ahalegiñagattik. Bost lerrotan baiño askoz be nabarmenagua geratu 
dok.
 
Ufal horretatik libratzen haizenian jarraittuko juagu. Bittartian, kostata 
baiña hasi nok sumatzen zein  izan leikian progresista izateko modu "ez 
abstraktua". Beti ikasten dok zeozer.
 
Behin baiño gehixagotan agurtu izan haut  "eutsi goixari" esanaz, baiña ez egik 
 gero hain benetan hartu. Beheratxuago be bizitzerik badaok.
 
Besarkada bat.
 
Amatiño
 
 
 
 
 

________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Asier Arregi
Enviado el: vie 16/11/2007 17:13
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena



Kaixo Amatiño:

Eztabaidatzeko modu xelebria dakak, eskola onekua, itxuria. Eztabaidak,
hala komeni bajak, txikittu, aldatu, mugatu edo desbidera maniobrak
jarraitzen dittuk, argumentaziño logikuak erabiliz. "Bapo".
Dibertigarrixa izan leikek, baiña aspergarrixa be bai. Pare bat urtetan
ixa, mantendu juagu AHT kalakatuta. Orain hillabete batzuk, eztabaida
suspentsoan laga najuan, oiñarri-oiñarrizko gaiak behin eta berriro
alboratzen ziralako. Behin eta berriz errepikatu arren, joeik berriro
Sam bezelako txorradak jarri arren...Ezebez. Bardin jarraitzen juagu. Ia
orainguan iñok aitzen daben, proiektuaren alde egon eta artaburua izan
ezian kontutan izan biharrekuak dittuk eta:

- Bideragarritasun ekonomikoa (obraren koste ekonomikoa Vs amortizazioa,
koste energetikoak)
- Erabilgarritasuna (konbinazioak beste garraioekin, erabilpen mailak,
prezioak...)
- Kalte ekologikoaren azterketa (energia iturrietatik hasi, akuiferoen
zulatzea, lur mugimendu erraldoiak, hiriburu eta herrien arteko
banatzea, paisaia aldaketa, fauna eta floran eraginak, trenbide inguruko
etxebizitzen bizigarritasun azterketak, zaratak, eremu
elektromagnetikoak, harrobi barrixak, eraginak epe ertain-luzera)

Beste kontu bat. Obra egin ahal izateko, INDARRIAN daguan Ingurumen
Legedia noiznahi urratuko juek. Esaterako betelanetan, nunahi estaliko
jittuek planotan errekasto bezela agertzen diran sakonguniak. Ura onura
publikokua dok, jabetza publikokua. Akuiferuak harrapau bihar jittuek.
Harrobi barrixak zabaldu bihar jittuek. Legiak eskuan, iñorendako
eziñezkuak diranak egin bihar jittuek, kartzelaratzeko modukuak. Baiña
demokrazian, indarrian daguazen legiak be alboratu leikiaz,
demokraziaren izenian amen.

Desbideratzien gañian...Heuk atara huan gizalege gutxiko mutillaren
kontua orakulazio prekozan aurrian. Baitta ...eta Kitto!ko papera eta ez
jakixat zenbat ipoiñ be. Nik Gebbelsen jardunak aipatu deuaraz
informaziño politikan aurrian, eta informaziñua emon barik halako
proiektua gauzatzia demokratikua ez dala esatiakin, "faxismua" be
pelotan sartu eta gu guztion trenarekin 2015erako eszenarixo larrixa
proposatzen dok, hipotesi baten ostian ariketa erredukzionista
planteatuz. "Damogun" hipotetiko hori benetan onartu ezkero, AHT
geldittu biharko gendukek. Ointxe. Gero, sarera zelan lotu asmatuko juagu.

Ariketatxo honi ezin jakok erantzun xinplia bost lerrotan emon.
Azterketa sakona bihar dok emaitza onenera heltzeko. Eskura dakaguzen
datuekin, garbi esan leikena: AHT ez!!

Heuk ariketa erredukzionista bat azaltzen destak, munduko zentrua,
Bilbo, eta AHT terminal jakin batzuren arteko loturak eskatuz. Nuria
sailburuakin be konparatzen nauk. Parreguria sartu jatak. Ez nok ez,
Nuria baiño modernuagua, progresistiagua, ezta europarragua be. Nahi be
ez. Logika ostera, OIKOS gure etxe osuarekin erabiltzia gustatzen jatak.
Nuriaren logika bestelakua dok, ekologikua, ez. Ekologia eta AHT lotzen
sailburuak botatako perlak etortzen jatazak gogora. Bat hauxe, "Diré con
rotundidad, que la mayor agresión que podamos hacerle al medio ambiente
es, precisamente, no construir la Y (...)". Sail-artaburua.

Bideragarritasun ekonomikoa, erabilgarritasuna eta kalte ekologikuaren
azterketak garatuta ez badagoz (edo datu batzuk moldatu eta beste batzuk
iskutatzen badira), proiektua onartzeko eritzixak xinple eta eskasak
izango dittuk, Nurianak edo Pepitonak izan.

Nere hitzetatik abiatu bahaiz, eszenarixo desbideratua jarri destak.
Zaragozarantz doiana Iruñatik behera hobe, Noain inguruan, aeroportutik
gertu (Sakana eta Aralar ez nittukez edozelan ikutuko), edo Tutera inguruan.
Gasteizekua...Miranda inguran jarritta nahikua. Gaiñera han RENFEren
sareko trenbide garrantzitsuen bidegurutzia daok.

Arazuari urtenbide ona emoteko garraio-sistema sare osua globalki
aztertu biharra daok, biztanleriaren biharretara egokittuta. Halako
biharretan, garapen modelua eztabaidatzia komeni dok. Eta ez, abioi
bidaia laburrak ordezkatuko dittuan trentxuari soluziñuak emon bakarrik.
Ze horretan biztanleko 3.000 EUR gastatu bihar badittuk, bueltan AHTak
eskaintzen deskuzen soluziñuak pobre xamarrak dittuk, eta bardin jatak
dirua gure zergetatik, Europatik edo Amerika eta Afrikatik lapurtuta
datorren. Dirutza haundixa dok, hola ta hola gastatzeko.

Lortu nahi diran helburuak argittu eta lanian jarri biharra daok.
Helburuak bai izan biharko litxakiaz demokratizatzekuak. Euskal Hiria
nahi juagu? Zelakua? Durango, Arrasate, Eibar, Tolosa, Tafalla, Lizarra,
Bergara, Barakaldo, Baiona... barruan egongo dittuk? Zelan? Nun dauaz
industrialdiak? Komunikaziño saria hobetu, zeiñendako? Garraio
saturaziño arazua hobetu...Kotxiak eta kamioiak errepidetik ataratzia
helburuetako bat bada, txarto gabizak aberatsendako trentxu honekin.

"Brain storming" edo ideia botatze masibo bat egin biharra daok. Nik
ideia batzuk bajittuat: errepide sariaren aprebetxamentu publikuagua
bideratu, dagozen tren eta trenbidiak hobetu eta trenbide batzuk
berreskuratu, baitta asmakuntza berrixei atia zabalduta be, autopistak
trenbidetuz eta abar. Baiña jardun honegaittik iñok ez jestak ezer
ordaintzen, ez dok nere lana. Eta gaiñera, ni baiño hobiaguak,
profesionalak, egongo dittuk lanerako prest, azterketa sakonerako prest.

Eta Parisetik Lisboarako edo Madrillerako mozketak kezkatzen bahau, ez
ari larrittu gizona! Tren moteltxuago bat hartu biharra badago Baionan
edo Irunen, ordu erdi galduz Mirandarako bidian, atzerritarrak be zer
pentsaua eukiko jok: "joño, lurralde honek merezi jok, AHTa be moldatu
egin juek eta".

Bajakixat posible dana, ordu erdiko atzerapenaz azpittik, askoz
ekologikuago eta merkiago, AHTrekin lotura egokixak edozein herrittatik
eta AHTan jarraittasuna bermatuz. Baiña behin dirutzatan sartuta, hobe
ikerketa eta azterketa lanetan diru asko gastatzia, berotegi efektuari
erantzunez eta lurralde antolaketa naturalago bat aurkeztuz, garraio
publiko erakargarrixaz, mundu mailako proiektu eredugarrixa aurrera
eruan leikelako. Ziur nago.

Baiña hau ez dok interesatzen. Egungo sistema kontrolatzen daben
multinazionalek ez jakek halako motibaziñorik, lehelengo kotxe pillua
salduz petrolio dana xahutu biharra daok, gasa be bai, Txinako ikatza be
danon artian gastau ezkero hobeto, Frantziako energia nuklear soberakiña
be nunbaitt sartu bihar, gero, zentral nuklear barrixak bai? Demokratek
erabakiko juek. Heil demokrazia.

GAME OVER, solasaren bukaera.

Asteburu on!

Asier Arregi





Amatiñok: -- Nik neuk ez juat uste Nuriaren eritxixak hireak baiño
xinpliaguak eta eskasaguak diranik, ezta hi heu bera baiño
ekologikuagua, modernuagua, progresistagua eta europarragua haizenik be.
Baiña, damogun beheragoko guztia hik esanda moduan dala. Baitta be, 2015
urtian edo, AHTa heltzen dala Paristik Baionara, Bartzelonatik Altsasura
eta Lisboatik Gasteizera.

Zein zuan horrek hiru puntuok Bilboaz lotzeko alternatibia? Bost
lerrotan, mesedez.

Amatiño






_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to