Josu, nekatuta naok. 1. Milla kilometroko trenbide europarra ez dok osatzen pasatzen dan udalerrixetan kontsulta egitten. 2. Parisko edo Lisboako aireportuak izan leikiazak, nahizta Bilbon aireporturik ez egon. Baiña, ostera, Paristik Lisboarako AHTak ez jakak zentzunik Mirandan edo Baionan transbordua egin bihar badok. Ala Huescatik zihar tunela egittia hobe? 3. Ez jakixat hire familixian barri. Baiña azken hogeita bost usteotako jaurlaritza eta legebiltzar guztiak (Gasteizen,Iruñean, Madrillen, Parisen eta Bruselasen) egon dittuk AHTan alde. Ez oin dala 25 urtekuak bakarrik, baitta legealdi guztikuak be.
Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Josu Mendicute Enviado el: miércoles, 14 de noviembre de 2007 18:32 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena > -- Oinarri-oinarrizkoa. Euskararen Legeak aurten betetzen ditu 25 urte. > Inork ez zuen herri-kontsultarik eskatu. Eta beste ehundaka adibide > jarri zitezkeen. Legeak ez eskatzea baina, ez du esan nahi kontsulta ezin daitekeenik. Nik dakidala EJ osatzen duten alderdiek ez zuten Txontako etxeak bota/ez bota erreferendumaren aurka egin, gure herrian. Kontsulta ez binkulantea izan daiteke, Ibarretxeren ruta posibleetako batean ere horrelako bat dago jasota. > -- Baina nork esan du beldurra denik? Zein alderdik eskatu du hori > Berlindik Lisboara, edo Sevillatik Londresera? Hain ziur egonda jendeak babestuko lukeela, zergaitik ez erreferenduma egin eta AHTren aurkakoei ahoa horrekin itxi? > Guk indarrean dugun sistema demokrazia parlamentarioa da. Gainera, > horrek zentzurik luke, izatekotan, orain dela 25 urte. Baina egitasmoa > ez dago eztabaida-fasean, eraikuntza-fasean baino. Et, et, et. Nere bi aitxitxek bozkatzen zuten duela 25 urte, eta nere aitak ozta-ozta. Hirurak joanda daude dagoeneko. Nik orduan ez nuen bozkatzen, eta orain bai. "Hemen (orain!) bizi eta lan egiten dugunok erabaki behar dugu gure etorkizuna" ezaguna egingo zaizu. Izugarri esaldi ona da. Oraingo gizarteak badu duela 25 urteko erabakiak gelditzeko eskubidea. Demagun gizartearen %80ak ez duela AHT nahi, baina duela 25 urte erabaki zenez... ¡¡a acatar!! Bai? ¡Jamones! Europar egitasmoa dela? Bapo. > <Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren > babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan > parlamentuaren %86ak ez dio EJri konfidantza hori ematen? > -- Eta nork esan du ez dionik ematen? Konfiantza ezezik, baita inork > dirua jarri ere. Hitz goxoak edonork eman ditzake baina kostu guztia > (azken > xentimoraino) ordaintzea konfiantza hutsa baino zerbait da. Ala ez? Konfidantza erreferendum batera joateko, esaten ari nintzen. Alegia, noraino %86 hori islatuko litzatekeen erreferendumean. > -- Baina arazoa ez da hori. Hainbat arrazoirengatik borondaterik > onenaz kontra egon daitezkeen gutxi batzuk izan ezik, AHT aitzakia > politikoa besterik ez da. Bakerik balego ez litzateke horrela planteatuko. Ba orduan beste arrazoi bat kontsultatzeko. Jendeak alde bozkatuko badu (%86), aurka dauden horiek lotsa pasako lukete. Imazek esaten zuen deslegitimazioa-edo. Ez ala? Hau da hau saltsa eztabaida honetakoa! j. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
