Asierrek: <AHT ez egittiak ez dau europar saretik kanpora gelditzia esan gura. <Alternatiba bat bera be irudikatu ez dabenen eritzi xinple eta eskasa da. <Baiña...gora propagandia! Eta AHTkin, ze ekologikuak, modernuak, <progresistak eta europarrak garan...Já!
-- Nik neuk ez juat uste Nuriaren eritxixak hireak baiño xinpliaguak eta eskasaguak diranik, ezta hi heu bera baiño ekologikuagua, modernuagua, progresistagua eta europarragua haizenik be. Baiña, damogun beheragoko guztia hik esanda moduan dala. Baitta be, 2015 urtian edo, AHTa heltzen dala Paristik Baionara, Bartzelonatik Altsasura eta Lisboatik Gasteizera. Zein zuan horrek hiru puntuok Bilboaz lotzeko alternatibia? Bost lerrotan, mesedez. Amatiño ________________________________ De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Asier Arregi Enviado el: jue 15/11/2007 13:32 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena Sarrittan eta luze jardun dogu honetaz, baiña tira, apur bat gehixago, es mucho más. Horrela da Oier, izan be, trena garraio aukerarik ekologikuena da, zalantza barik. Erosuena eta atsegiñena be biharbada. Trenak sare banaketa bihar leuke, metruan antzerakua eta puntu jakin batzutan abiadura haundira lotze geltokixak. Hamen intercity oso garesti bat geratuko jaku, oso garestixa eraikitzeko, eta oso garestixa erabiltzeko. AHT bera, Europako eskualde askotan aukerarik ekologikuena da. Aurrezte energetikuan hobetzeko bide luzea dagon arren, hobetze potentziala egon badago (bero berreskuratze sistemak, inertzia berreskuratzeak, energia berriztagarrixak...) eta bide hau hasitta dago. Bere konpetentzia baino ekologikuagua izatia oso erreza da. Logika haundirik ez dakana, Euskal Herrittik pasatuko dan bezela pasatzia da. Koste ekonomiko soila proiektua atzera botatzeko modukua da, bideragarrittasun kontuak ez dira onargarrixak. Diru horrekin alternatiba hobiak dagoz, merkiaguak, triskantza gitxiagorekin, beste AHTetara loturak eginez eta garraio sistemaren arazuan eragiñez, baiña kotxe eta kamioien garraio arazua ezertan konpondu ez daben makarrada hau egin barik. Eraikitzeko koste energetikua bildurtzekua da. Eta funtzionatzeko, be bai, energia nuklearrarekin lotuta dago, batipat Frantzian. Kyoto Japonen dago, ezta? Ze hemen behintzat urte askuan protokolua urratzen jarraittuko dogu, goleadaz eta pitxitxi berrixekin. Gure lurretan trenak ez dau hobetuko egungo gas emisiño maila. Azkenik, koste ekologikua, kalkulatu ezindakua dana. Ekonomikoki aukera ona izanda, ez dala, eta Kyoto betetzeko aurrerapausua izango balitza be, eragin ekologikua nahikua izan biharko litzake AHT proiektua ez onartzeko. Europako toki askotan aurreko sare berdina edo oso gertuko paralelua egin dabe, kaltiak era biderkatuan murriztuz (ixa exponentzialki), konpara ezinak izaki. AHT ez egittiak ez dau europar saretik kanpora gelditzia esan gura. Alternatiba bat bera be irudikatu ez dabenen eritzi xinple eta eskasa da. Baiña...gora propagandia! Eta AHTkin, ze ekologikuak, modernuak, progresistak eta europarrak garan...Já! Asier Arregi _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
