Nik uste dut tren sistema txukun bat izango bagenu AHTaren aurkako 
oposizioaren zati bat desaktibatuta egongo litzatekeela. Oposizioaren 
zati bat izan daiteke desarrollismo itsuaren aurkakoa, baina beste zati 
bati nik uste dut amorrarazten diona dela edozein herrialdetan 
funtsezkoa den garraiobidea, trena alegia, jubilatu eta turistentzako 
denborapasa baino ez izatea hemen.

Eibartik Donostiara trenez joateko ordu eta erdi behar izatea erabat 
etsigarria da garraio bide horren abantailetan sinesten duen 
edonorentzat. Donostiatik Gasteizera ordu erdian joan ahal izango dela 
jakitea, eta bitartean Eibartik Debara joateko hiru ordu laurden behar 
izatea erabat amorragarria da. Hiriburuen eta herrien arteko desorekan 
sakontzea dakar horrek, eta Euskal Hiriaren eredua propaganda baino ez 
dela sentiarazten zaie herrietako euskal biztanleei.

oier.

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to