Sarrittan eta luze jardun dogu honetaz, baiña tira, apur bat gehixago, 
es mucho más.

Horrela da Oier, izan be, trena garraio aukerarik ekologikuena da, 
zalantza barik. Erosuena eta atsegiñena be biharbada. Trenak sare 
banaketa bihar leuke, metruan antzerakua eta puntu jakin batzutan 
abiadura haundira lotze geltokixak. Hamen intercity oso garesti bat 
geratuko jaku, oso garestixa eraikitzeko, eta oso garestixa erabiltzeko.

AHT bera, Europako eskualde askotan aukerarik ekologikuena da. Aurrezte 
energetikuan hobetzeko bide luzea dagon arren, hobetze potentziala egon 
badago (bero berreskuratze sistemak, inertzia  berreskuratzeak, energia 
berriztagarrixak...) eta bide hau hasitta dago. Bere konpetentzia baino 
ekologikuagua izatia oso erreza da.

Logika haundirik ez dakana, Euskal Herrittik pasatuko dan bezela 
pasatzia da. Koste ekonomiko soila proiektua atzera botatzeko modukua 
da, bideragarrittasun kontuak ez dira onargarrixak. Diru horrekin 
alternatiba hobiak dagoz, merkiaguak, triskantza gitxiagorekin, beste 
AHTetara loturak eginez eta garraio sistemaren arazuan eragiñez, baiña 
kotxe eta kamioien garraio arazua ezertan konpondu ez daben makarrada 
hau egin barik.

Eraikitzeko koste energetikua bildurtzekua da. Eta funtzionatzeko, be 
bai, energia nuklearrarekin lotuta dago, batipat Frantzian. Kyoto 
Japonen dago, ezta? Ze hemen behintzat urte askuan protokolua urratzen 
jarraittuko dogu, goleadaz eta pitxitxi berrixekin. Gure lurretan trenak 
ez dau hobetuko egungo gas emisiño maila.

Azkenik, koste ekologikua, kalkulatu ezindakua dana. Ekonomikoki aukera 
ona izanda, ez dala, eta Kyoto betetzeko aurrerapausua izango balitza 
be, eragin ekologikua nahikua izan biharko litzake AHT proiektua ez 
onartzeko.

Europako toki  askotan aurreko sare berdina edo oso gertuko paralelua 
egin dabe, kaltiak era biderkatuan murriztuz (ixa exponentzialki), 
konpara ezinak izaki.

AHT ez egittiak ez dau europar saretik kanpora gelditzia esan gura. 
Alternatiba bat bera be irudikatu ez dabenen eritzi xinple eta eskasa da.

Baiña...gora propagandia! Eta AHTkin, ze ekologikuak, modernuak, 
progresistak eta europarrak garan...Já!


Asier Arregi
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to