Bapo, hi. Pozten nok. Jarraittuko juagu.
Amatiño 

--------------------------

Amatiño, ez nauk ezagutzen, bistakua dok. Horrelakuak idaztian ez nok goixan
egon, behian baiño. Eta nik gora egin biharra jakat. Morala edo animuak oso
goixan bihar jittuat aurrera egitteko, bestela nere introbersiñuak, bizitako
esperientzia txarrek eta helburuak urrun ikustiak lur jota lagatzen
najuek...baiña aurrera egingo juat! Orain errekuperatzen naok.

Horretara, heure intenziñuak iñola be ez epaitu barik, nahixago juat
benetakua ez dan "besarkada", ironiko xamar sartzen jatan "eutsi goixari"
bat baiño. Eskerrik asko.

Ufaletatik libre nagok. Neregaittik, jarraitzeko moduan. Baiña ondo
jarraitzeko, artaburu saila batu bihar...eta behin artaburuak astindu eta
ale batzuk ikusi eta aztertzian (bideragarrittasun ekonomikua,
erabilgarrittasuna, modelo energetikoa, kalte ekologikoa...) ganorazko
eztabaida posible izango dok.


Ondo izan,

Asier Arregi


Amatiño(e)k dio:
> Asier: 
>  
> Irakorri juat hire erantzuna"artaburua izan ezian kontutan izan
biharrekua".  Nuriari ezarritako "Sail-artaburua" be, egoki bezin
adierazgarri. Eskerrak gero hi haugun, hor, egixaren argimutil.
>  
> Aukeran, hobetxuagua haiz galdetzen erantzutzen baiño. Baiña, ezin ba
danetarako balio izan. Dana dala, neretzat behintzat, argi geratu dok.
Eskerrik asko egindako ahalegiñagattik. Bost lerrotan baiño askoz be
nabarmenagua geratu dok.
>  
> Ufal horretatik libratzen haizenian jarraittuko juagu. Bittartian, kostata
baiña hasi nok sumatzen zein  izan leikian progresista izateko modu "ez
abstraktua". Beti ikasten dok zeozer.
>  
> Behin baiño gehixagotan agurtu izan haut  "eutsi goixari" esanaz, baiña ez
egik  gero hain benetan hartu. Beheratxuago be bizitzerik badaok.
>  
> Besarkada bat.
>  
> Amatiño
>  
>  
>  
>  
>  
>
> ________________________________
>
> De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Asier Arregi Enviado 
> el: vie 16/11/2007 17:13
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena
>
>
>
> Kaixo Amatiño:
>
> Eztabaidatzeko modu xelebria dakak, eskola onekua, itxuria. 
> Eztabaidak, hala komeni bajak, txikittu, aldatu, mugatu edo desbidera 
> maniobrak jarraitzen dittuk, argumentaziño logikuak erabiliz. "Bapo".
> Dibertigarrixa izan leikek, baiña aspergarrixa be bai. Pare bat 
> urtetan ixa, mantendu juagu AHT kalakatuta. Orain hillabete batzuk, 
> eztabaida suspentsoan laga najuan, oiñarri-oiñarrizko gaiak behin eta 
> berriro alboratzen ziralako. Behin eta berriz errepikatu arren, joeik 
> berriro Sam bezelako txorradak jarri arren...Ezebez. Bardin jarraitzen 
> juagu. Ia orainguan iñok aitzen daben, proiektuaren alde egon eta 
> artaburua izan ezian kontutan izan biharrekuak dittuk eta:
>
> - Bideragarritasun ekonomikoa (obraren koste ekonomikoa Vs 
> amortizazioa, koste energetikoak)
> - Erabilgarritasuna (konbinazioak beste garraioekin, erabilpen mailak,
> prezioak...)
> - Kalte ekologikoaren azterketa (energia iturrietatik hasi, akuiferoen 
> zulatzea, lur mugimendu erraldoiak, hiriburu eta herrien arteko 
> banatzea, paisaia aldaketa, fauna eta floran eraginak, trenbide 
> inguruko etxebizitzen bizigarritasun azterketak, zaratak, eremu 
> elektromagnetikoak, harrobi barrixak, eraginak epe ertain-luzera)
>
> Beste kontu bat. Obra egin ahal izateko, INDARRIAN daguan Ingurumen 
> Legedia noiznahi urratuko juek. Esaterako betelanetan, nunahi estaliko 
> jittuek planotan errekasto bezela agertzen diran sakonguniak. Ura 
> onura publikokua dok, jabetza publikokua. Akuiferuak harrapau bihar
jittuek.
> Harrobi barrixak zabaldu bihar jittuek. Legiak eskuan, iñorendako 
> eziñezkuak diranak egin bihar jittuek, kartzelaratzeko modukuak. Baiña 
> demokrazian, indarrian daguazen legiak be alboratu leikiaz, 
> demokraziaren izenian amen.
>
> Desbideratzien gañian...Heuk atara huan gizalege gutxiko mutillaren 
> kontua orakulazio prekozan aurrian. Baitta ...eta Kitto!ko papera eta 
> ez jakixat zenbat ipoiñ be. Nik Gebbelsen jardunak aipatu deuaraz 
> informaziño politikan aurrian, eta informaziñua emon barik halako 
> proiektua gauzatzia demokratikua ez dala esatiakin, "faxismua" be 
> pelotan sartu eta gu guztion trenarekin 2015erako eszenarixo larrixa 
> proposatzen dok, hipotesi baten ostian ariketa erredukzionista 
> planteatuz. "Damogun" hipotetiko hori benetan onartu ezkero, AHT 
> geldittu biharko gendukek. Ointxe. Gero, sarera zelan lotu asmatuko juagu.
>
> Ariketatxo honi ezin jakok erantzun xinplia bost lerrotan emon.
> Azterketa sakona bihar dok emaitza onenera heltzeko. Eskura dakaguzen 
> datuekin, garbi esan leikena: AHT ez!!
>
> Heuk ariketa erredukzionista bat azaltzen destak, munduko zentrua, 
> Bilbo, eta AHT terminal jakin batzuren arteko loturak eskatuz. Nuria 
> sailburuakin be konparatzen nauk. Parreguria sartu jatak. Ez nok ez, 
> Nuria baiño modernuagua, progresistiagua, ezta europarragua be. Nahi 
> be ez. Logika ostera, OIKOS gure etxe osuarekin erabiltzia gustatzen
jatak.
> Nuriaren logika bestelakua dok, ekologikua, ez. Ekologia eta AHT 
> lotzen sailburuak botatako perlak etortzen jatazak gogora. Bat hauxe, 
> "Diré con rotundidad, que la mayor agresión que podamos hacerle al 
> medio ambiente es, precisamente, no construir la Y (...)". Sail-artaburua.
>
> Bideragarritasun ekonomikoa, erabilgarritasuna eta kalte ekologikuaren 
> azterketak garatuta ez badagoz (edo datu batzuk moldatu eta beste 
> batzuk iskutatzen badira), proiektua onartzeko eritzixak xinple eta 
> eskasak izango dittuk, Nurianak edo Pepitonak izan.
>
> Nere hitzetatik abiatu bahaiz, eszenarixo desbideratua jarri destak.
> Zaragozarantz doiana Iruñatik behera hobe, Noain inguruan, 
> aeroportutik gertu (Sakana eta Aralar ez nittukez edozelan ikutuko), edo
Tutera inguruan.
> Gasteizekua...Miranda inguran jarritta nahikua. Gaiñera han RENFEren 
> sareko trenbide garrantzitsuen bidegurutzia daok.
>
> Arazuari urtenbide ona emoteko garraio-sistema sare osua globalki 
> aztertu biharra daok, biztanleriaren biharretara egokittuta. Halako 
> biharretan, garapen modelua eztabaidatzia komeni dok. Eta ez, abioi 
> bidaia laburrak ordezkatuko dittuan trentxuari soluziñuak emon bakarrik.
> Ze horretan biztanleko 3.000 EUR gastatu bihar badittuk, bueltan AHTak 
> eskaintzen deskuzen soluziñuak pobre xamarrak dittuk, eta bardin jatak 
> dirua gure zergetatik, Europatik edo Amerika eta Afrikatik lapurtuta 
> datorren. Dirutza haundixa dok, hola ta hola gastatzeko.
>
> Lortu nahi diran helburuak argittu eta lanian jarri biharra daok.
> Helburuak bai izan biharko litxakiaz demokratizatzekuak. Euskal Hiria 
> nahi juagu? Zelakua? Durango, Arrasate, Eibar, Tolosa, Tafalla, 
> Lizarra, Bergara, Barakaldo, Baiona... barruan egongo dittuk? Zelan? 
> Nun dauaz industrialdiak? Komunikaziño saria hobetu, zeiñendako? 
> Garraio saturaziño arazua hobetu...Kotxiak eta kamioiak errepidetik 
> ataratzia helburuetako bat bada, txarto gabizak aberatsendako trentxu
honekin.
>
> "Brain storming" edo ideia botatze masibo bat egin biharra daok. Nik 
> ideia batzuk bajittuat: errepide sariaren aprebetxamentu publikuagua 
> bideratu, dagozen tren eta trenbidiak hobetu eta trenbide batzuk 
> berreskuratu, baitta asmakuntza berrixei atia zabalduta be, autopistak 
> trenbidetuz eta abar. Baiña jardun honegaittik iñok ez jestak ezer 
> ordaintzen, ez dok nere lana. Eta gaiñera, ni baiño hobiaguak, 
> profesionalak, egongo dittuk lanerako prest, azterketa sakonerako prest.
>
> Eta Parisetik Lisboarako edo Madrillerako mozketak kezkatzen bahau, ez 
> ari larrittu gizona! Tren moteltxuago bat hartu biharra badago Baionan 
> edo Irunen, ordu erdi galduz Mirandarako bidian, atzerritarrak be zer 
> pentsaua eukiko jok: "joño, lurralde honek merezi jok, AHTa be moldatu 
> egin juek eta".
>
> Bajakixat posible dana, ordu erdiko atzerapenaz azpittik, askoz 
> ekologikuago eta merkiago, AHTrekin lotura egokixak edozein 
> herrittatik eta AHTan jarraittasuna bermatuz. Baiña behin dirutzatan 
> sartuta, hobe ikerketa eta azterketa lanetan diru asko gastatzia, 
> berotegi efektuari erantzunez eta lurralde antolaketa naturalago bat 
> aurkeztuz, garraio publiko erakargarrixaz, mundu mailako proiektu 
> eredugarrixa aurrera eruan leikelako. Ziur nago.
>
> Baiña hau ez dok interesatzen. Egungo sistema kontrolatzen daben 
> multinazionalek ez jakek halako motibaziñorik, lehelengo kotxe pillua 
> salduz petrolio dana xahutu biharra daok, gasa be bai, Txinako ikatza 
> be danon artian gastau ezkero hobeto, Frantziako energia nuklear 
> soberakiña be nunbaitt sartu bihar, gero, zentral nuklear barrixak 
> bai? Demokratek erabakiko juek. Heil demokrazia.
>
> GAME OVER, solasaren bukaera.
>
> Asteburu on!
>
> Asier Arregi
>
>
>
>
>
> Amatiñok: -- Nik neuk ez juat uste Nuriaren eritxixak hireak baiño 
> xinpliaguak eta eskasaguak diranik, ezta hi heu bera baiño 
> ekologikuagua, modernuagua, progresistagua eta europarragua haizenik be.
> Baiña, damogun beheragoko guztia hik esanda moduan dala. Baitta be, 
> 2015 urtian edo, AHTa heltzen dala Paristik Baionara, Bartzelonatik 
> Altsasura eta Lisboatik Gasteizera.
>
> Zein zuan horrek hiru puntuok Bilboaz lotzeko alternatibia? Bost 
> lerrotan, mesedez.
>
> Amatiño
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>
> ----------------------------------------------------------------------
> -----------------------------
> Texto añadido por Platinum 2006:
>
>  Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un 
> mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente 
> vínculo para reclasificarlo: 
> http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_10158&SPAM=true
> ----------------------------------------------------------------------
> -----------------------------
>
>   
> ----------------------------------------------------------------------
> --
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to