Xabierrek:
>Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke Gobernuari, nahiz eskari
horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.
 -- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk eta nik aldez
aurretik argitu diat  "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta
objetiboen".
 
Eztabaida politikoan sartuz gero...
1.  Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu, indarrean dagoen
legea ezarri baino.
2.  Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea zabaldu zuan. Nik
dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu zitzaizkioan. Ez
ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen kontrakoak
zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe barruan
aurkeztu ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura Sailari nekez
ukatuko ziok inork denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ez
zituenik.
3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua atzeratzea
"bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan aurkeztu zituan
aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez omen zen
nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait, helburua ixtea
omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko dekretua". Eta
helburua hori baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu horretako alegazioak
egin?
4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi berekoa. EAk aldatu
nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean azaldutako jarreraren
atzekaldean zer zegok benetan? 
5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki zorrotzagoak jarri
nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon beharrik. Legea
berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan hori egin nahi al
ditek?
 6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera  profesionalagoa eta zein
politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala  Eusko Legebiltzarrarena
(alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez nikek batere
zalantzarik izango. 

 Amatiño 



Enekok: 
<Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea 
eskatzen da. 

Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen: 
1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru botereen banaketa 
(gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da eta, nik 
dakidanez, baita dezente onartua ere.  
2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta indarrean dagoen legearen

araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez, dagoeneko 
bakoitzak berea egin du. 
3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez aldatu, ez 
aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. Eta Lege berriaren 
arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean... 

Amatiño 
  
------------------------------- 

PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde eginez, 
Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS 
ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako eskaera, hau 
da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena berrikustea, 
ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da Legebiltzarreko Kultura 
batzordean. 

Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea 
eskatzen da. 

Info gehiago: 
Garan: http://tinyurl.com/29kxqc 
Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh 

Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, negoziatu, 
transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo, baina 
momentuz proposamena hor dago. 

eneko 
_______________________________________________ 
Mezuak bidaltzeko: [email protected] 

http://www.eibar.org/zerrenda 

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 

_______________________________________________ 
Mezuak bidaltzeko: [email protected] 

http://www.eibar.org/zerrenda 

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to