Oierrek: <Nik ez dakit zein den arazoa eta zein den legegile eta ejekutibo artean dagoen jokoa. Baina ulertzen dudana hauxe da: Arkeologo eta ikertzaile multzo handi batek, Aranzadik, Debako Udalak eta Praileaitzen lagunen elkarteak eskatzen ari direla Sasiolako harrobia geratzea, aztarnategia bere ingurunean babestua izan dadin. -- Orduan zergatik ez zituzten garaiz alegazioak zentzu horretan egin? Gaur bertan irakurri daiteke DVn AHTren trazatua aldatzea lortu zela 1997an (non ziren orduan kontrakoak?), Leizetxiki zela-eta Aranzadik eta Arrasateko Udalak egindako eskariaz, batere manifestazio eta espanturik gabe. <Legebiltzarreko ordezkari talde batek aztarnategia bisitatu du eta gaia aztertu ondoren legebiltzarrak harrobiaren lanak geratzeko eskaera horrekin bat egin du. Jaurlaritzak erabaki dezake ezetz, patrimonioa, eta aztarnategiak bere ingurunean gordetzeko borondatea oso polita dela, baina harrobia geratzea oso garestia dela eta ez duela horrenbeste merezi. Baina legegile, dekretu eta abarreko kontu horiek sakoneko galderari ihes egiteko ahaleginak iruditzen zaizkit. -- Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik, betetzeko baino. Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina bete. Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza horrek?
<AHTaren tunelak eta Sasiolaren arteko loturari buruz zure erantzunagatik
ulertzen dut pellokeriatzat hartzen duzula, baina bai, nik serio galdetu dut.
Zuk LAB aipatu duzu, baina nik ez nuen iturri zuzen batekin ere lotzen kontua,
alegia, berdin etor zitekeela herri-lan sailetik zein aht-aren aurkako
taldeetatik. Hustutako mendi bat tuneletatik ateratako lurrekin berriz
betetzeari ez diot nik printzipioz pega gehiegi aurkitzen.
-- Pega fisikoa? Batez ere. Baina zein da benetako salaketa? Zer egin
Sasiolarekin ahitzen denean (Industria Sailak du hori aurrez arautua, duela sei
urte edo) ala Sasiola hustu beharra ez omen dakitelako zer egin tuneletatik
ateratzen dituzten lurrekin?
Amatiño
On Dec 15, 2007 12:51 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Oierrek:
<Horrelako aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo zabaltzeko
eskatzen dio legebiltzarrak <Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer egiten duen orain
Kultura Sailak.
-- Hummm... Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera egindako
dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta, esaterako, oraingo
dekretuak legeak eskaintzen dituen topeak honez gero beteak balitu?
<Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden
arrazoien azalpen harrigarria kontatu <zidan zerrendakide lurker batek. Zer
sinestu jakin ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera Sasiolako
<harrobia, Mutrikuko portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta harrigarriena
zen, Sasiolako harrobiak i<nteres bikoitza zuela teoria horretan. Izan ere,
harrobia behin erabat hustuta geratzen denean, AHTaren <tunelak egiteko
mendietatik ateratzen den lurra Sasiolako "hutsunean" botatzeko asmoa omen dago
teoria <horren arabera.
-- Bai, eta CIAren (Central Intelligence Agency) laguntzaz.
<Inork entzun du horrelakorik?
-- Entzun baino gehiago. LABek prentsaurrekoa eman zuen orain hurrengo
horretaz.
< Batere sinesgarria al da?
-- Benetan ari zara?
Amatiño
On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
Xabierrek:
>Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke Gobernuari,
nahiz eskari horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.
-- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk eta
nik aldez aurretik argitu diat "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta
objetiboen".
Eztabaida politikoan sartuz gero...
1. Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu, indarrean
dagoen legea ezarri baino.
2. Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea zabaldu
zuan. Nik dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu zitzaizkioan.
Ez ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen kontrakoak
zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe barruan aurkeztu
ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura Sailari nekez ukatuko
ziok inork denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ez zituenik.
3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua
atzeratzea "bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan aurkeztu
zituan aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez omen zen
nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait, helburua ixtea
omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko dekretua". Eta
helburua hori baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu horretako alegazioak
egin?
4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi
berekoa. EAk aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean
azaldutako jarreraren atzekaldean zer zegok benetan?
5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki
zorrotzagoak jarri nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon
beharrik. Legea berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan hori
egin nahi al ditek?
6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera profesionalagoa eta
zein politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala Eusko Legebiltzarrarena
(alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez nikek batere
zalantzarik izango.
Amatiño
Enekok:
<Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren
lanak gelditzea
eskatzen da.
Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen:
1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru
botereen banaketa
(gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra
da eta, nik
dakidanez, baita dezente onartua ere.
2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta
indarrean dagoen legearen
araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari.
Dirudienez, dagoeneko
bakoitzak berea egin du.
3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin,
ez aldatu, ez
aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu.
Eta Lege berriaren
arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean...
Amatiño
-------------------------------
PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren
alde eginez,
Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta
Praileaitz SOS
ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak
aurkeztutako eskaera, hau
da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko
proposamena berrikustea,
ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da
Legebiltzarreko Kultura
batzordean.
Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren
lanak gelditzea
eskatzen da.
Info gehiago:
Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh
Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin,
negoziatu,
transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean
auskalo, baina
momentuz proposamena hor dago.
eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
