Amatiñok:
>Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza 
horrek?"

Asierrek
>Galdera gatxa. Ez jakat erantzunik. Heuk bai?

-------------------------------------
Batetik, galdera erretorikoa dok. Bestetik, ia ahalik eta laburren zer
esangura doten argitzerik dakaten.

Gizartian daguan hainbat eztabaidaren muna "seguridade juridikua" dok.  

Zornotzako zentralian kasuan, esaterako, sakon-sakonian zeguan arazua horixe
zuan. Udalak lur industriala ipini juan enpresak bertaratzeko. Enpresa batek
lurra erosi eta legiak eskatzen zittuan baldintzak bete ostian, argindarra
egitteko taillerra (zentrala) ipini nahi izan juan. Baiña herri-talde bat
kontra jarri zuan. Herrixak bere eskubidiak jakaz, baiña enpresak be bai.
Eta, Zornotzan, enpresiak legiak eskatutako baldintza guztiak betetzen
jittuan. 

Edonork erosi lajeikek gutako edozeinen peora ondoko lokala eta
tintorerixia, tanatorixua edo putetxia jarri. Etxebarrukoak bilduko dittuk,
erabagi ahal izango juek ezetz, baiña enpresa horrek legiak eskatzen
detsazen arau guztiak betetzen bajittuk, alperrik. Etxeberrukuok eskubidiak
jakez, baiña lokalan jabiak be bai. Ez dok izango popularra, baiña Udalak
ezin izango jok ezer egin. 

Sasiola ixtiaren ale daozenak euren iritxixa eta eskubidiak jakez, baiña
bertako harrobiko ugazabak be bai. Eta interes kontrajarrixen trafikua
gidatzeko Legebiltzarrak lege-markuak erabagitzen jittuk eta Gobernuak
ezarri, bete eragin. Horrez gaiñera, gizartian eskuartzia bideratzeko,
jendiak alegaziñuak egin lajeikiazak, denporaz eta epe-barruan. Ez gero.

Eztabaida horretan balore absoluto bakarra legia bete biharra dok, beste
modu batian esanda "seguridade juridikua". Enpresian helburu ekonomikua
zilegi dok, bertako bihargiñen lan-eskubidia zilegi dan moduan, baiña ez
dittuk balore absolutuak, ezin juek nahi dabena egin. Eta ondarian defentsa
be zilegi dok, balore preziatua dok, baiña ez dok balore absolutua. 

Arazua sortzen dok enpresak bere jardunbidia ezinbestekotzat jotzen dabenian
eta ondare-defenditzailiak jarduten dabenian eurak defenditzen daben baloria
baiño ez balego moduan. Baiña, bakoitzan balorien gaiñetik, bixak jakek
obligaziño berbera: legia bete. Demokrazia ez dok momentu bakoitzian
maiorixiak diñuana egittia, danok eskubide bardiñak izan daiguzen aldez
aurretik markua danon artian erabagitzia baiño. 

Gertatzen dok, baiña, zenbaiti entzunezkero harrobia negozio zikiña,
interesatua, maltzurra eta ez jakixat zenbat gauza txar gehixago dala. Eta
ondarian defentsia, ostera, garbixa, kulturala, espirituala, interes bakua
eta aingerutiarra. Ez jakixat. Holan izango dok. Eta ni bat etorri najeikek.
Baiña, onenian be, horrek baloraziñuok moralak dittuk, ez legalak.

Eta gero, beste kontu bat dok, balore kulturalen defentsa absolutua egittia,
ez balore kulturalak defenditzeagaittik, indarrian daguan sistemian
seguridade juridikua kilikolo jartziagaittik baiño. Nik bajakixat (ez dok
susmo hutsa) helburu hau be badaguala euskal gatazka askotan baiña aldi
berian esan be esan bihar juat ez dotela uste eztabaidagune honetan
holakorik daguanik.

Amatiño 


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to