Legebiltzarrak Praileiatzen ingurunea babestu eta Sasiolako harrobiaren
lanak geratzeko eskaera egin dio Jaurlaritzari. EA, EB, PSE eta EHAK-ak
babestu dute eskaera hori eta EAJ eta PP abstenitu egin dira. Horrelako
aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo zabaltzeko eskatzen dio
legebiltzarrak Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer egiten duen orain Kultura
Sailak.

Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden arrazoien
azalpen harrigarria kontatu zidan zerrendakide lurker batek. Zer sinestu
jakin ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera Sasiolako harrobia,
Mutrikuko portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta harrigarriena zen,
Sasiolako harrobiak interes bikoitza zuela teoria horretan. Izan ere,
harrobia behin erabat hustuta geratzen denean, AHTaren tunelak egiteko
mendietatik ateratzen den lurra Sasiolako "hutsunean" botatzeko asmoa omen
dago teoria horren arabera.

Inork entzun du horrelakorik? Batere sinesgarria al da?

oier.




On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

>  Xabierrek:
> >Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke Gobernuari, nahiz eskari
> horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.
>  -- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk eta nik aldez
> aurretik argitu diat  "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta
> objetiboen".
>
> Eztabaida politikoan sartuz gero...
> 1.  Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu, indarrean dagoen
> legea ezarri baino.
> 2.  Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea zabaldu zuan. Nik
> dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu zitzaizkioan. Ez
> ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen kontrakoak
> zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe barruan
> aurkeztu ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura Sailari nekez
> ukatuko ziok inork denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ez
> zituenik.
> 3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua atzeratzea
> "bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan aurkeztu zituan
> aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez omen zen
> nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait, helburua ixtea
> omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko dekretua". Eta
> helburua hori baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu horretako alegazioak
> egin?
> 4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi berekoa. EAk
> aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean azaldutako
> jarreraren atzekaldean zer zegok benetan?
> 5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki zorrotzagoak jarri
> nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon beharrik. Legea
> berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan hori egin nahi al
> ditek?
>  6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera  profesionalagoa eta zein
> politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala  Eusko Legebiltzarrarena
> (alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez nikek batere
> zalantzarik izango.
>
>  Amatiño
>
> Enekok:
> <Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea
> eskatzen da.
>
> Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen:
> 1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru botereen banaketa
> (gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da eta, nik
> dakidanez, baita dezente onartua ere.
> 2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta indarrean dagoen
> legearen
> araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez, dagoeneko
> bakoitzak berea egin du.
> 3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez aldatu, ez
> aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. Eta Lege
> berriaren
> arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean...
>
> Amatiño
>
> -------------------------------
>
> PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde eginez,
> Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS
> ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako eskaera,
> hau
> da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena berrikustea,
> ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da Legebiltzarreko Kultura
> batzordean.
>
> Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak gelditzea
> eskatzen da.
>
> Info gehiago:
> Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
> Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh
>
> Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, negoziatu,
> transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo, baina
> momentuz proposamena hor dago.
>
> eneko
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to