Oier Araolaza(e)k dio:
"Hustutako mendi bat tuneletatik ateratako lurrekin berriz betetzeari ez 
diot nik printzipioz pega gehiegi aurkitzen".


Ondo ari zara Oier, izan ere, INDARREAN dagoen legedia eskuan, gure lur 
hauetan ez dago tokirik makrobetelanik egiteko.

Obra publikotan egiten diren bostetik lau, legez kanpokoak dira.

5000 m³ tik gorako betelanik egin nahi baduzu, betelan proiektua 
aurkeztu behar diozu Ingurumen Sailari. Eta honek ezezkoa emango dizu, 
babestutako baso edo lurrik edo baita urik ikutzen baduzu. Nahikoa da 
sakonunea ur mehar batekin agertzea beraiek daukaten planoan. Kasuistika 
oso barregarri-negargarria ezagutzen dut.

Eta INDAR kontua denez, obra haunditako betelanek Ingurumen eta Uren 
arduradunen txostenak "puenteatzen" dituzte. Eusko Jaurlaritza beraren 
Ingurumen Saila alboratzen dute, eta Ingurumen Legediaren betetzea, 
dagokion "Estudio de Impacto Ambiental" horretan bakarrik kabitzen da, 
obra hasi eta berehala gezur kategoriara helduz.

Aiba! Oierrenari erantuzuten eta irakurri barik nekanAmatiñona:

"Nik ez dut sekula pentsatu legeak arazoei ihes egiteko direnik, 
betetzeko baino. Eta aldatu behar baldin badira aldatu eta kitto. Baina 
bete.
Nor jabetzen da legeak ez betetzearen erantzukizunaz? Nora garamatza 
horrek?"

Galdera gatxa. Ez jakat erantzunik. Heuk bai?

Asier Arregi
 

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to