Oierrek: <Horrelako aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo zabaltzeko eskatzen dio legebiltzarrak <Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer egiten duen orain Kultura Sailak. -- Hummm... Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera egindako dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta, esaterako, oraingo dekretuak legeak eskaintzen dituen topeak honez gero beteak balitu?
<Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden arrazoien
azalpen harrigarria kontatu <zidan zerrendakide lurker batek. Zer sinestu jakin
ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera Sasiolako <harrobia, Mutrikuko
portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta harrigarriena zen, Sasiolako
harrobiak i<nteres bikoitza zuela teoria horretan. Izan ere, harrobia behin
erabat hustuta geratzen denean, AHTaren <tunelak egiteko mendietatik ateratzen
den lurra Sasiolako "hutsunean" botatzeko asmoa omen dago teoria <horren
arabera.
-- Bai, eta CIAren (Central Intelligence Agency) laguntzaz.
<Inork entzun du horrelakorik?
-- Entzun baino gehiago. LABek prentsaurrekoa eman zuen orain hurrengo horretaz.
< Batere sinesgarria al da?
-- Benetan ari zara?
Amatiño
On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Xabierrek:
>Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke Gobernuari, nahiz
eskari horrek ez duen derrigor behartzen gobernua.
-- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk eta nik
aldez aurretik argitu diat "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta
objetiboen".
Eztabaida politikoan sartuz gero...
1. Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu, indarrean dagoen
legea ezarri baino.
2. Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea zabaldu zuan.
Nik dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu zitzaizkioan. Ez
ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen kontrakoak zirelako.
Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe barruan aurkeztu ez zizkian
kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura Sailari nekez ukatuko ziok inork
denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ez zituenik.
3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua atzeratzea
"bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan aurkeztu zituan
aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez omen zen nahiko".
Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait, helburua ixtea omen da.
Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko dekretua". Eta helburua hori
baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu horretako alegazioak egin?
4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi berekoa. EAk
aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean azaldutako jarreraren
atzekaldean zer zegok benetan?
5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki zorrotzagoak
jarri nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon beharrik. Legea
berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan hori egin nahi al
ditek?
6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera profesionalagoa eta zein
politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala Eusko Legebiltzarrarena (alderdiak
guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez nikek batere zalantzarik izango.
Amatiño
Enekok:
<Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak
gelditzea
eskatzen da.
Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen:
1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru
botereen banaketa
(gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da
eta, nik
dakidanez, baita dezente onartua ere.
2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta indarrean
dagoen legearen
araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez,
dagoeneko
bakoitzak berea egin du.
3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez
aldatu, ez
aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. Eta
Lege berriaren
arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean...
Amatiño
-------------------------------
PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde
eginez,
Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz SOS
ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako
eskaera, hau
da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena
berrikustea,
ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da Legebiltzarreko
Kultura
batzordean.
Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak
gelditzea
eskatzen da.
Info gehiago:
Garan: http://tinyurl.com/29kxqc
Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh
Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin,
negoziatu,
transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean auskalo,
baina
momentuz proposamena hor dago.
eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
