Amatiñok: > -- Hummm... Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera egindako dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta, esaterako, oraingo dekretuak > legeak eskaintzen dituen topeak honez gero beteak balitu?
Nik ez dakit zein den arazoa eta zein den legegile eta ejekutibo artean dagoen jokoa. Baina ulertzen dudana hauxe da: Arkeologo eta ikertzaile multzo handi batek, Aranzadik, Debako Udalak eta Praileaitzen lagunen elkarteak eskatzen ari direla Sasiolako harrobia geratzea, aztarnategia bere ingurunean babestua izan dadin. Legebiltzarreko ordezkari talde batek aztarnategia bisitatu du eta gaia aztertu ondoren legebiltzarrak harrobiaren lanak geratzeko eskaera horrekin bat egin du. Jaurlaritzak erabaki dezake ezetz, patrimonioa, eta aztarnategiak bere ingurunean gordetzeko borondatea oso polita dela, baina harrobia geratzea oso garestia dela eta ez duela horrenbeste merezi. Baina legegile, dekretu eta abarreko kontu horiek sakoneko galderari ihes egiteko ahaleginak iruditzen zaizkit. AHTaren tunelak eta Sasiolaren arteko loturari buruz zure erantzunagatik ulertzen dut pellokeriatzat hartzen duzula, baina bai, nik serio galdetu dut. Zuk LAB aipatu duzu, baina nik ez nuen iturri zuzen batekin ere lotzen kontua, alegia, berdin etor zitekeela herri-lan sailetik zein aht-aren aurkako taldeetatik. Hustutako mendi bat tuneletatik ateratako lurrekin berriz betetzeari ez diot nik printzipioz pega gehiegi aurkitzen. oier. On Dec 15, 2007 12:51 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > Oierrek: > <Horrelako aztarnategiak babesteko dekretua aldatzeko edo zabaltzeko > eskatzen dio legebiltzarrak <Jaurlaritzari. Ikusiko dugu zer egiten duen > orain Kultura Sailak. > -- Hummm... Legegileek nahi bide dute euren legearen arabera egindako > dekretua inork aldatzea, beraiek legea aldatu gabe. Eta, esaterako, oraingo > dekretuak legeak eskaintzen dituen topeak honez gero beteak balitu? > > <Orain egun batzuk Sasiolako harrobiaren lanak jarraitzeko dauden > arrazoien azalpen harrigarria kontatu <zidan zerrendakide lurker batek. Zer > sinestu jakin ezinda geratu nintzen. Hipotesi horren arabera Sasiolako > <harrobia, Mutrikuko portua eta AHTa denak lotuta leudeke. Eta harrigarriena > zen, Sasiolako harrobiak i<nteres bikoitza zuela teoria horretan. Izan ere, > harrobia behin erabat hustuta geratzen denean, AHTaren <tunelak egiteko > mendietatik ateratzen den lurra Sasiolako "hutsunean" botatzeko asmoa omen > dago teoria <horren arabera. > -- Bai, eta CIAren (Central Intelligence Agency) laguntzaz. > > <Inork entzun du horrelakorik? > -- Entzun baino gehiago. LABek prentsaurrekoa eman zuen orain hurrengo > horretaz. > > < Batere sinesgarria al da? > -- Benetan ari zara? > > Amatiño > > > > > On Nov 22, 2007 5:35 PM, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > > Xabierrek: > >Legebiltzarrak dekretua aldatzeko eska diezaioke Gobernuari, nahiz > eskari horrek ez duen derrigor behartzen gobernua. > > -- Bai, jakina, baina hori eztabaida politikoan sartzea duk eta > nik aldez aurretik argitu diat "eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta > objetiboen". > > Eztabaida politikoan sartuz gero... > 1. Kultura Sailak ez dik erabaki arbitrariorik hartu, indarrean > dagoen legea ezarri baino. > 2. Dekretua erabaki aurretik alegazioak aurkezteko epea zabaldu > zuan. Nik dakidanez Aranzadiri epean aurkeztutako guztiak onartu > zitzaizkioan. Ez ordea, esaterako Debako Udalari, hain zuzen ere legearen > kontrakoak zirelako. Zergatik Aranzadik azaldu dizkik gero alegazio-epe > barruan aurkeztu ez zizkian kexuak? Baina,edozein modutan ere, Kultura > Sailari nekez ukatuko ziok inork denboraz aurkeztutako alegazioak kontuan > hartu ez zituenik. > 3. Gogoan izan Kultura Sailari leporatu zitzaiola dekretua > atzeratzea "bestelako interesak" omen zituelako. Alegazio-epe barruan > aurkeztu zituan aurkeztu beharrekoak. Eta Dekretua atera zenean, berriz, "ez > omen zen nahiko". Baina, hori nork erabaki behar dik? Orain, nonbait, > helburua ixtea omen da. Baina zer nahi zen, Dekretua ala "harrobia ixteko > dekretua". Eta helburua hori baldin bazen, zergatik ez zituan zentzu > horretako alegazioak egin? > 4. Debako alkatea EAkoa duk, Jaurlaritzan dagoen alderdi berekoa. > EAk aldatu nahi dik ala ez? Edo, hobeto esan, Legebiltzarrean azaldutako > jarreraren atzekaldean zer zegok benetan? > 5. Dena dela, gainerako alderdi guztiek benetan erabaki > zorrotzagoak jarri nahi badizkitek, ez zeukatek Jaurlaritzaren zain egon > beharrik. Legea berritu, nahi bezain estu jarri eta kito. Baina, benetan > hori egin nahi al ditek? > 6. Nik erabakitzekotan zein den jarrera profesionalagoa eta zein > politikoagoa, Kultura Sailaren erabakia ala Eusko Legebiltzarrarena > (alderdiak guztiak tarteko, batere salbuespenik gabe), ez nikek batere > zalantzarik izango. > > Amatiño > > > > Enekok: > <Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren > lanak gelditzea > eskatzen da. > > Eztabaida politikoan sartu gabe, ahalik eta objetiboen: > 1. Indarrean dugun sisteman (Montesquieu, XVIII?), hiru > botereen banaketa > (gobernua, parlamentua eta justizia) kontu jakin samarra da > eta, nik > dakidanez, baita dezente onartua ere. > 2. Ondare Legea Eusko Legebiltzarrari dagokio. Eta > indarrean dagoen legearen > araberako Babes Dekretua Eusko Jaurlaritzari. Dirudienez, > dagoeneko > bakoitzak berea egin du. > 3. Baina Legebiltzarrak ezin du Babes Dekreturik egin, ez > aldatu, ez > aldarazi. Bere esku dagoena zera da Ondare Legea aldatu. > Eta Lege berriaren > arabera, Jaurlaritzak Dekretua aldatu. Bitartean... > > Amatiño > > ------------------------------- > > PSE, EHAK eta Aralarrek aurkeztuta, eta EAk eta PPren alde > eginez, > Praileaitzen Lagunak (Mutriku Natur Taldea eta Praileaitz > SOS > ordezkapenarekin) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak > aurkeztutako eskaera, hau > da, Praileaitzen inguruko harrobiaren inguruko proposamena > berrikustea, > ingurua orain baino gehiago babestuz, onartu da > Legebiltzarreko Kultura > batzordean. > > Babes dekreto berria egiten den bitartean harrobiaren lanak > gelditzea > eskatzen da. > > Info gehiago: > Garan: http://tinyurl.com/29kxqc > Berrian; http://tinyurl.com/26o6eh > > Uste dut gero proposamenak alderdien artean hitz egin, > negoziatu, > transakzionatu eta abar egiten direla. Beraz askenean > auskalo, baina > momentuz proposamena hor dago. > > eneko > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
