Bai Amatiño, oso zuzen eta oso legal, baiña jarduera ez-legal konkretuez
ari nitzuan, hor zihar egitten diran eta egingo diran betelanen gaiñian.
Agirikua dok, obra haunditan, poligono industrialak, errepideak edo
Sasiolako karearri ustialekuan LEGIAK betetzen ez dirana.
Iñigok Ley de Costas aipatu jok, nik lehenago be aittatu najuan zelan
hartu izan diran Sasiolako ingurumen kontrol laginak...
Hamaika poligonotan egindako obrak Ingurumen Sailaren baimen barik edo
kontrako txostenaren gaiñetik burutu dira. Gero, errekak edota gure
paisaiatako babestutako lurren defentsan aritzen diran funsionarixo
frustratuek obra txikitan zorrotz baiño zorrotzago jarduten juek, legia
betearaziz. Nere eguneroko lanian behin eta barriro ikusi juat hau.
Adibide asko jittuat.
Beraz, lege-betetze kontutan bardintasunetik urruti xamar gaozak.
Honetan be, heuk azaltzen duan demokraziaren adieratik kanpora
("Demokrazia ez dok momentu bakoitzian maiorixiak diñuana egittia, danok
eskubide bardiñak izan daiguzen aldez aurretik markua danon artian
erabagitzia baiño").
Ez naiz demokrata.
Asier Arregi
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]