Kuestionatzia ondo dago, baina soluzioak ere ondo etorriko lirateke.
Interesez jarraitzen ari naiz auzi hau, iritzi kritikoak alde guztietatik
irakurtzen ditut, baina inori ez diot entzun oraindik nola konpondu
daitekeen arazo hau. Peruarena-ren erreportajea nahiko konpletoa iruditzen
zait, baina bukaeran SOS Arrazakeriaren proposamena zein den jakiteko gogoz
geratu naiz. Lehen ere irakurri ditut SOS Arrazakeriak egindako kritikak,
baina jakin nahi nukeena zer alternatiba proposatzen duten.

Orain hilabete batzuk irakurri nuen SOS Arrazakeriak gazte hauetako
batzuekin eta diputazioarekin elkarlanean programa berezi bat egin zuela.
Bost gazte hartu eta egun batzuetako irteera egin zuten SOS Arrazakeriako
monitoreekin. Behin etxera itzulita Diputazioak programa horrekin jarraitzea
proposatu zien eta SOS Arrazakeriak erantzun zuen gazte horietako batzurekin
ez zutela ezer gehiago jakin nahi.

oier.

2009/9/16 normanduval <[email protected]>

> Gaurko berrian datorrena. Pozten naz behintzan nunbaittetik gauza honek
> kuestionau eitten dirazela apur bat:
>
>
> http://paperekoa.berria.info/harian/2009-09-16/002/011/Etorkin_adingabeen_labirintoa.htm
>
> Jokin
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to