Oier Araolaza disait: > Ez kontatu niri pelikularik Jokin. Diskurtso hori denek erabili dezakete > hemen bere alde. Diputazioak esan dezake sistema aldatu behar dela eta hori > aldatzen denean ez dela horrelako arazorik izango eta listo. Sistema oso > txarra da, oso gaizki dago antolatuta, batzuen mesedetan besteak puteatuta, > eta bla,bla,bla... Baina orain eztabaidagai duguna oso gauza zehatza da: > adintxikiko etorkinak, hemengo legediak babesten dituenak eta > barrabaskerietan ari direnak eguna joan eta eguna etorri inpunitate osoz. > Zer egin behar da kasu honetan? Horixe da galdera zehatza, horixe da auzia, > hemen eta orain. Horren eragilea nazioarteko testuinguru ekonomiko eta > politiko makur eta injustua dela? Bai, ados, orduan zer esango diegu > gazteei? Eta inguruko baserritarrei?
Hasteko uste dot hori diskurtso hori ezin leikela edonork erabilli. Batzuk legitimidadia erabat galduta dakate asunto honetan. Nik esaten dotena da beti beti beti jotzen dogula asunto praktikuetara, ta klaro, gero iñork ez dau sekula fondoko kuestiñua aztertzen, ez eta esistitzen danik be onartzen. Horrekin gaztiekin zer egin? Ta zer egin biou beste gazte danakin? Zer egin biou Eibartar jaitako guzti horrekin, tabernetan drogak saltzen ari diran horrekin, edo emakumien aurkako erasuak eitten daben horrekin? Gaztiekin alternatibia ez da erraza, baña seguraski hasiko bagina onartuz ez dauzela hamen nahi dabelako eta gañera egoeria ez dakela erreza hain zuzen ere horrgattik, ba pausotxo bat emongo gendun. Ze hainbeste babesten dittuen gazte horrek 18 urte betetzian badakizu ze etorkizun dakien? Kontuz ez badabiz, deportaziñua ti-ta. Edo are eskasau, CIE batera hiru hilabeterako papelak ordenian ez eukitziarren. Galdera zehatza eta auzia ez da zer egin 19 gazte horrekin. Galdera zehatza da zer egin desberintasun sozialek sortzen daben barrabaskerixekin. Ta inguruko baserrittarek eta beste edonork biktimian papela in nahi baau, oso ondo. Baña fondoko kuestiñua ez da hori. Ze bestela onartu biharko gendun Euskal gatazkarik ez dala esistitzen edo galdera zehatza dal zer egin Palestinako "terroristekin". Nagusitxuak gara jakiteko arazuek fondua dakatenian partxiak jartziak ez dabela ezer konpontzen. Ta dana dala erantzun zehatzak nahi badozuz nik emongo neban: Lanerako zein ikasteko erreztasunak (eurendako ta beste danondako), soldata sozialak lortzeko aukera eta erreztasunak (danondako bebai), alokairuko etxebizitza merkiak (danondako). Desberdintasun sozialak murriztera bideratutako ekimenak izan leikez hemen laguntzaile. > Nik ez dakit zein den SOS Arrazakeriaren lana, baina oraingo honetan ez > dabil arrazakeria kritikatzen, baizik eta adintxiko etorkin talde batek > egindako barrabaskerien aurrean Diputazioak hartutako neurriak kritikatzen. > SOS Arrazakeriak dio arazo honetan Diputazioa oker jokatzen ari dela. Ba nik > jakin nahi dut nola jokatu behar den. Nola jokatu behar dugun. Gizartean > dugun arazo hori kudeatzeko ardura eman diogu Diputazioari, baina kezka > konpartitua dugula esango nuke. Beraz, galderada, gizarte bezala zer egin > behar dugun gazte horiekin. Akaso erabateko babesa eman behar diegu eta > Pirinioetan Hartzak egiten dituen triskantzetan artzainari ordaintzen zaion > moduan ordaindu kaltetuei, eta aurrera. Edo akaso gizarte honetan bizitzeko > arauak erakutsi behar dizkiegu, hemen gelditu nahi badute horietara > egokitzeko aukera izan dezaten. Baina hori ikasi nahi ez duenari nola > erakusten zaion ez dakit inork aurkitu duen oraindik. Nik jarraitzen dut pentsatzen ez dela talde horien lana alternatibak eskeintzea. Ta gizarte honetan bizitzeko arauak ikasteari buruz, ba zer esango dizut ba. Uste dut zuk esandako moduan dena gaizki antolatuta baldin badago ez duela zentzurik arauok ikastea. Adibidez: 1- Hiritar guztiek... (Ai barkatu, zu ez zara hiritarra), eskubidea du (ai barkatu zuk bakarrik batzuk dituzu) lan egiteko era duinean (edo era ez duinean, kontratu gabe, segurtasun sozial gabe) eta horren bidez etxebizitza bat izateko (zuk agian ez duzu inoiz izango, gazte gehioenek bezala), eta ... Niri oso xelebrea iruditzen zait. Ni joango banintz edonora apenas eskubide gabe eta betebeharrez lepo, ez dakitt ze ingo neban. Ta zuk? Ze ingo zendun? Uste dot gazte etorkinen egoera Euskal Herrian gazteriaren gehiengoak pairatzen dabena dala: Lan prekarietate asko, etxebizitza lortzeko aukerak 0, errepresio ugari eta drogen kontsumoa bultzatzen daben kontsumo-gizarte eredu bat. Ta horren aurrian batzuk ez dabe deus eitten, beste batzuk goraino jartzen dira astebururo, beste batzuk lapurretan eitten dabe ta kartzelara doiaz, beste batzuk politikoki antolatzen diraz eta horrek be kartzelara doiaz askotan. Hoietako batzuetan deabruak ikusi nahi badozuez, aurrera. Nik uste do horrek ez dirala deabruak. Ez dira biktima hutsak bez. Egoera latz baten aurrian era baten edo bestian jokatzia erabaki daben pertsonak diraz. Gero onartu beharko dabenak eitten dabenan ondorixuak. Baina zeinek zigortuko dittu? Justiziak? Ezebe konpontzeko gai ez dela demostratzen dabe justizia horrek? Ba nire ustez alternatibak ez dira epe laburrekuak. Arazoa luzia eta sakonekua dalako. Jokin, zinema zuzendaria. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
