Aupa Oier. Zuk uste duzu SOS Arrazakeriaren lana dela alternatibak planteatzea egoera horri? Nik benetan uste dut ezetz. Inorren ardura izatekotan jendarte osoarena da, ez arrazakeria kritikatzen duten erakundeena edo gazteen kartzelaratzea salatzen duten elkarteena.
Dena dela, alternatibia zeri eskañi bihar jako? Kartzelari, delinkuentziari, inmigraziñuari...? Nik dakittela, oso zaila da ukatzia inmigraziñua eta emigraziñua azken hamarkada hauetan politikoki eta ekonomikoki erabiltzen dabela batzuek. Interesatzen danian atiak zabaldu ta ez danian interesatzen atiak itxi. Ta gero egoera zatartzen danian eskilara guzti honetan beheko mailan dauanak ba askotan delinkuentziara jotzen dau, ta askotan ez. Baina hori gertatzen danian, urte guzti hauetan inmigraziñua euren probetxurako erabilli daben enpresarixek eta ez dabe iñolako alternatibarik eskañi bihar, gizarte zerbitzuak, arrazakerian aurkako taldiak eta holakuek ein bihar dabe lan hori. Ziur asko lan kontratu eskasekin inmigrante zein bertakueri lapurtutako dana bueltauko bazeben, akabo arazuak. Orduan ziur aski alternatibak ugari izango ziran gazte horrendako, ta orokorrian gazte guztixendako. Baña, ze pasatzen da? Asmorik ez dauala. Enpresarixak eta politikarixak, horrek dirazelako hamen delinkuente handixenak. Pentsa, krisialdi batera eruan gaittue, oraindik hasi bez ez dana in, ta ondiokan jendia ez da ezta hasarratu... Nik ez dakitt be zein dan alternatibia. Gauzak batzuk bururatu ahal jataz. Baña hamen ezin dabena ein batzuek da jendiana ondo ondo profitatu ta gero gauzak okertzen dianin bestioi eskatu kontuak... Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
