leire narbaiza arizmendi disait:
> Jokin, gauza batzuekin ados nago, baiña uste dot beste batzuekin demagogia
> puntu bat ebe egitten dozula.

Aha, hitz gogorra iruditzen jata, baña bale, zeure iritzitxa bada.

> Pulmonixa bat euki ezkero, eta 40tik gorako tenperaturia, lehengo
> tenperaturia bajatzen dabe, eta ostian pulmonixia osatu.
> Hamen be uste dot gaztetxo hórrek problemia sortzen dabela, eta lehenengo
> problematxo hori (sintomia baiño ez dana) konpondu bihar dala, sakoneko
> makro-problema hori ezin leikelako urte baten konpondu.

Oso interesgarrixa beittantzen jata emoten dotsazun ikuspegin konparatibua, 
gaixotasunana. Nik ez dot esaten sintomak ez diranik zaindu bihar, baña danok 
dakigu zer pasatzen dan gaixotasunakin. Zu zoiaz medikuangana adibidez 
gripiakin zauzelako, ta gripe horrek seguraski eukiko dau itrubururen bat: Zure 
elikaduria, edo egoera animikua, edo beste faktore asko bultzatu dabenak zure 
gorputza garbiketa batera. Ta medikuak emongo dotsu jarabe bat edo droga 
hoietakoren bat ta kendukotsu sintomak. Baña hortik aurrera ez dau inolako 
galderarik ingo ia zelan jaten dozun, edo estresauta zauzen biharrian, edo zer. 
Hori da hain zuzen ere esaten dotena. Inork ez dabela sintoma hauek konpontziaz 
gain ezebe planteatzen. Ta uste dot holan dala planteatzen dan bakarra 
"integraziñua" dalako. Baña integrau gure arauekin eta gure gizartian baña gero 
eskubidiak eta soldatak hegoafrikan garai baten moduan.

> Ume (bai, ume) hórren hamen jaixotakuak baiño arazo haundixaguak dakez, ze
> zuk esan dozun moduan hemenguak dakezen arazuak dakez bai. baiña beste arazo
> bat be badake: arduradunik eza; hau da, famelixarik ez. Askok eta askok bere
> jatorriko herrixetan be famelixa bakuak dira, eta sarri askotan bertako
> poliziak pateretan sartutakuak. Arazua ziran Marokon, baitta hamen be.
> 18xak bete aurretik ume konkretu hórreri urtenbidia emon bihar jakue, YA!
> Batez be eurengaittik, eta bestiongaittik be bai.

Hortan ados nau. Uste dot arrazoia dakazula. Neuri ez jata asko bururatzen, 
baña lehen esan moduan esango neuke: Etxebizitza lortzeko erreztasunak, euren 
komunidadietan anotlatzeko erreztasunak, lanerako zein ikasketarako 
erreztasunak eta oinarrizko errenta duina lortzeko erreztasunak. Ez dot albo 
batera utzi nahi hau, ze askok eta askok eitten dabe berba oinarrizko errentia 
emigrantiek ze errez jasotzen daben, ta 1- Ez dabe hain errez jasotzen eta 2- 
Oinarrizko errentia mixerablia da. Arazo ugari konponduko lirake jendiak 
estualdi ekonomikuak pasau biharko ez bazittuan. Baña, adin txikikuek ez dabe 
oinarrizko errentia jasotzerik be. Horratako ez dake adinik, baña kartzelara 
juteko bai.

Ta ez nabil esaten arazorik ez dauanik. Ezta txikikerixak dirazenik (nik ez dot 
jarri "barrabaskeri" hitza eztabaida hontan), baina emoten doun erantzuna 
betikua dan heinian, ezin douz ondorixo barrixak espero. Ondorixuak beti dira 
igualak: Jipoiak, kartzelak, errepresiñuak eta marginatziak dakarte danak 
berdin jarraitzia, edo behintzat ez aldatzia.

Jokin


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to