Jokin, ixa danakin konforme. Baiña ze egin leike gazte hórrekin? Neri ez
jata ezer ganorazkorik bururatzen. Oso-oso gatxa da asuntua.
Kartzelia?Ez dot uste irtenbidia danaik. Baiña arazuak emoten dittue:
lapurretak, txikiziñuak, istripuak....Bestela galdetu Elgoibarren.
Zer egin danok pakian eta ganoraz bizitzeko?
leire

normanduval<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 16a 13:42):

> Aupa Oier.
>
> Zuk uste duzu SOS Arrazakeriaren lana dela alternatibak planteatzea egoera
> horri? Nik benetan uste dut ezetz. Inorren ardura izatekotan jendarte
> osoarena da, ez arrazakeria kritikatzen duten erakundeena edo gazteen
> kartzelaratzea salatzen duten elkarteena.
>
> Dena dela, alternatibia zeri eskañi bihar jako? Kartzelari,
> delinkuentziari, inmigraziñuari...? Nik dakittela, oso zaila da ukatzia
> inmigraziñua eta emigraziñua azken hamarkada hauetan politikoki eta
> ekonomikoki erabiltzen dabela batzuek. Interesatzen danian atiak zabaldu ta
> ez danian interesatzen atiak itxi. Ta gero egoera zatartzen danian eskilara
> guzti honetan beheko mailan dauanak ba askotan delinkuentziara jotzen dau,
> ta askotan ez. Baina hori gertatzen danian, urte guzti hauetan inmigraziñua
> euren probetxurako erabilli daben enpresarixek eta ez dabe iñolako
> alternatibarik eskañi bihar, gizarte zerbitzuak, arrazakerian aurkako
> taldiak eta holakuek ein bihar dabe lan hori. Ziur asko lan kontratu
> eskasekin inmigrante zein bertakueri lapurtutako dana bueltauko bazeben,
> akabo arazuak. Orduan ziur aski alternatibak ugari izango ziran gazte
> horrendako, ta orokorrian gazte guztixendako. Baña, ze pasatzen da? Asmorik
> ez dauala. Enpresarixak eta politikarixak, horrek dirazelako hamen
> delinkuente handixenak. Pentsa, krisialdi batera eruan gaittue, oraindik
> hasi bez ez dana in, ta ondiokan jendia ez da ezta hasarratu...
>
> Nik ez dakitt be zein dan alternatibia. Gauzak batzuk bururatu ahal jataz.
> Baña hamen ezin dabena ein batzuek da jendiana ondo ondo profitatu ta gero
> gauzak okertzen dianin bestioi eskatu kontuak...
>
> Jokin
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to