Ez kontatu niri pelikularik Jokin. Diskurtso hori denek erabili dezakete hemen bere alde. Diputazioak esan dezake sistema aldatu behar dela eta hori aldatzen denean ez dela horrelako arazorik izango eta listo. Sistema oso txarra da, oso gaizki dago antolatuta, batzuen mesedetan besteak puteatuta, eta bla,bla,bla... Baina orain eztabaidagai duguna oso gauza zehatza da: adintxikiko etorkinak, hemengo legediak babesten dituenak eta barrabaskerietan ari direnak eguna joan eta eguna etorri inpunitate osoz. Zer egin behar da kasu honetan? Horixe da galdera zehatza, horixe da auzia, hemen eta orain. Horren eragilea nazioarteko testuinguru ekonomiko eta politiko makur eta injustua dela? Bai, ados, orduan zer esango diegu gazteei? Eta inguruko baserritarrei?
> Zuk uste duzu SOS Arrazakeriaren lana dela alternatibak planteatzea egoera horri? Nik benetan uste dut ezetz. > Inorren ardura izatekotan jendarte osoarena da, ez arrazakeria kritikatzen duten erakundeena edo gazteen > kartzelaratzea salatzen duten elkarteena. Nik ez dakit zein den SOS Arrazakeriaren lana, baina oraingo honetan ez dabil arrazakeria kritikatzen, baizik eta adintxiko etorkin talde batek egindako barrabaskerien aurrean Diputazioak hartutako neurriak kritikatzen. SOS Arrazakeriak dio arazo honetan Diputazioa oker jokatzen ari dela. Ba nik jakin nahi dut nola jokatu behar den. Nola jokatu behar dugun. Gizartean dugun arazo hori kudeatzeko ardura eman diogu Diputazioari, baina kezka konpartitua dugula esango nuke. Beraz, galderada, gizarte bezala zer egin behar dugun gazte horiekin. Akaso erabateko babesa eman behar diegu eta Pirinioetan Hartzak egiten dituen triskantzetan artzainari ordaintzen zaion moduan ordaindu kaltetuei, eta aurrera. Edo akaso gizarte honetan bizitzeko arauak erakutsi behar dizkiegu, hemen gelditu nahi badute horietara egokitzeko aukera izan dezaten. Baina hori ikasi nahi ez duenari nola erakusten zaion ez dakit inork aurkitu duen oraindik. SOS Arrazakeriaren iritziz gaizki jokatzen ari da Diputazioa. Horrek esan nahi du pentsatzen duela beste nolabait jokatu beharko lukeela. Eta horixe ezagutu nahi dut nik, ze alternatiba proposatzen duen SOS Arrazakeriak. oier. 2009/9/16 normanduval <[email protected]> > Aupa Oier. > > Zuk uste duzu SOS Arrazakeriaren lana dela alternatibak planteatzea egoera > horri? Nik benetan uste dut ezetz. Inorren ardura izatekotan jendarte > osoarena da, ez arrazakeria kritikatzen duten erakundeena edo gazteen > kartzelaratzea salatzen duten elkarteena. > > Dena dela, alternatibia zeri eskañi bihar jako? Kartzelari, > delinkuentziari, inmigraziñuari...? Nik dakittela, oso zaila da ukatzia > inmigraziñua eta emigraziñua azken hamarkada hauetan politikoki eta > ekonomikoki erabiltzen dabela batzuek. Interesatzen danian atiak zabaldu ta > ez danian interesatzen atiak itxi. Ta gero egoera zatartzen danian eskilara > guzti honetan beheko mailan dauanak ba askotan delinkuentziara jotzen dau, > ta askotan ez. Baina hori gertatzen danian, urte guzti hauetan inmigraziñua > euren probetxurako erabilli daben enpresarixek eta ez dabe iñolako > alternatibarik eskañi bihar, gizarte zerbitzuak, arrazakerian aurkako > taldiak eta holakuek ein bihar dabe lan hori. Ziur asko lan kontratu > eskasekin inmigrante zein bertakueri lapurtutako dana bueltauko bazeben, > akabo arazuak. Orduan ziur aski alternatibak ugari izango ziran gazte > horrendako, ta orokorrian gazte guztixendako. Baña, ze pasatzen da? Asmorik > ez dauala. Enpresarixak eta politikarixak, horrek dirazelako hamen > delinkuente handixenak. Pentsa, krisialdi batera eruan gaittue, oraindik > hasi bez ez dana in, ta ondiokan jendia ez da ezta hasarratu... > > Nik ez dakitt be zein dan alternatibia. Gauzak batzuk bururatu ahal jataz. > Baña hamen ezin dabena ein batzuek da jendiana ondo ondo profitatu ta gero > gauzak okertzen dianin bestioi eskatu kontuak... > > Jokin > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
