Jokin, uste dot adin txikiko hórren problemak ez dakela zer ikusi handirik beste emigrantiekin. Ume hórrek bakarrik etorri dira. adintxikikuak diranez, ezin dabe lanik egin. Beste batzuen kasuan 17 urte dakez, horatz, adin txikikuak dira baiña derrigorrezko eskola adiña pasauta. Lan egitteko batzuk badagoz, baiña formaziñorik ez dake, eta eureteko askok ez dabe ikasi nahi. aspertuta dagoz. Eta ume aspertu batek ze egitten dau? tabarria emon. Modu askotan. Imajinau. Hemen jaixotako bat famelixa barik geratzen dala. Holako zentro batera juango litzake iñork ez baleu bera kargua hartuko. Inmigrante hóneri hori pasatezn jakue: ez dake tutorerik. Sarria askotan euren herrialdian be ez dakelako iñor, eta asko kaleko umiak dira. Problema han eta problema hemen. Problema bizitza osuan. Carne de cañón esaten dana, edo de trullo. Gogorra da, baiña realidadia. Hobe oin egin aurre, eta ez 10 urte barru. banekixan pulmonixian adibidia jartzerakuan hori esango zestazuna, baiña adibide bat besterik ez da. Eta gripia, birus bat da, e? kutsatu egiten dana. Leire
2009/9/16, normanduval <[email protected]>: > > leire narbaiza arizmendi disait: > > > Jokin, gauza batzuekin ados nago, baiña uste dot beste batzuekin > demagogia > > puntu bat ebe egitten dozula. > > > Aha, hitz gogorra iruditzen jata, baña bale, zeure iritzitxa bada. > > > > Pulmonixa bat euki ezkero, eta 40tik gorako tenperaturia, lehengo > > tenperaturia bajatzen dabe, eta ostian pulmonixia osatu. > > Hamen be uste dot gaztetxo hórrek problemia sortzen dabela, eta lehenengo > > problematxo hori (sintomia baiño ez dana) konpondu bihar dala, sakoneko > > makro-problema hori ezin leikelako urte baten konpondu. > > > Oso interesgarrixa beittantzen jata emoten dotsazun ikuspegin konparatibua, > gaixotasunana. Nik ez dot esaten sintomak ez diranik zaindu bihar, baña > danok dakigu zer pasatzen dan gaixotasunakin. Zu zoiaz medikuangana adibidez > gripiakin zauzelako, ta gripe horrek seguraski eukiko dau itrubururen bat: > Zure elikaduria, edo egoera animikua, edo beste faktore asko bultzatu > dabenak zure gorputza garbiketa batera. Ta medikuak emongo dotsu jarabe bat > edo droga hoietakoren bat ta kendukotsu sintomak. Baña hortik aurrera ez dau > inolako galderarik ingo ia zelan jaten dozun, edo estresauta zauzen > biharrian, edo zer. Hori da hain zuzen ere esaten dotena. Inork ez dabela > sintoma hauek konpontziaz gain ezebe planteatzen. Ta uste dot holan dala > planteatzen dan bakarra "integraziñua" dalako. Baña integrau gure arauekin > eta gure gizartian baña gero eskubidiak eta soldatak hegoafrikan garai baten > moduan. > > > > Ume (bai, ume) hórren hamen jaixotakuak baiño arazo haundixaguak dakez, > ze > > zuk esan dozun moduan hemenguak dakezen arazuak dakez bai. baiña beste > arazo > > bat be badake: arduradunik eza; hau da, famelixarik ez. Askok eta askok > bere > > jatorriko herrixetan be famelixa bakuak dira, eta sarri askotan bertako > > poliziak pateretan sartutakuak. Arazua ziran Marokon, baitta hamen be. > > 18xak bete aurretik ume konkretu hórreri urtenbidia emon bihar jakue, YA! > > Batez be eurengaittik, eta bestiongaittik be bai. > > > Hortan ados nau. Uste dot arrazoia dakazula. Neuri ez jata asko bururatzen, > baña lehen esan moduan esango neuke: Etxebizitza lortzeko erreztasunak, > euren komunidadietan anotlatzeko erreztasunak, lanerako zein ikasketarako > erreztasunak eta oinarrizko errenta duina lortzeko erreztasunak. Ez dot albo > batera utzi nahi hau, ze askok eta askok eitten dabe berba oinarrizko > errentia emigrantiek ze errez jasotzen daben, ta 1- Ez dabe hain errez > jasotzen eta 2- Oinarrizko errentia mixerablia da. Arazo ugari konponduko > lirake jendiak estualdi ekonomikuak pasau biharko ez bazittuan. Baña, adin > txikikuek ez dabe oinarrizko errentia jasotzerik be. Horratako ez dake > adinik, baña kartzelara juteko bai. > > Ta ez nabil esaten arazorik ez dauanik. Ezta txikikerixak dirazenik (nik ez > dot jarri "barrabaskeri" hitza eztabaida hontan), baina emoten doun > erantzuna betikua dan heinian, ezin douz ondorixo barrixak espero. > Ondorixuak beti dira igualak: Jipoiak, kartzelak, errepresiñuak eta > marginatziak dakarte danak berdin jarraitzia, edo behintzat ez aldatzia. > > Jokin > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
