Osasun alorreko adibideekin zabiltzatela aprobetxatuz, nik beste bat jarriko dut. Obra batean ari dira beharrean langile batzuk, istripu bat gertatu da eta ospitalera eraman dituzte. Lan-segurtasun neurriak behar bezala ez dituztela bete pentsa dezake norbaitek, eta enpresariari eskatu diezaioke horiek zorrotz betetzeko, eta erakundeei neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Lan-baldintza eskasak, urrutitik ekarritako langileen miseriak, sistema kapitalistaren tranpak, eta gizarte desberdintasunen injustiziez eztabaidatu dezakegu, eta gauzak konpontzeko justizian eta berdintasunean oinarritzen den sistema berri bat egituratu behar dela aldarrikatu dezakegu. Baina ospitalera iritsi diren langileekin zerbait egin beharko dugu ez?
Gipuzkoan dauden adin-txikiko atzerritarren kasuan, Diputazioari egiten ari zaizkion kritikak arazoa kudeatzeko hartzen ari den neurrien ingurukoak dira. Alegia, "zauritutako langileei ospitalean eskaintzen ari dieten atentzioa" eta "lanaldiko segurtasun neurriak bermatzeko egindako gestioak" daude auzitan. Argi dago gazte etorkin horiek beren herrialdeetan bizimodua egiteko baldintza egokiak balituzkete eta handik ihesi irten edo bidaliko ez balituzte ez litzatekeela arazorik izango. Baina egoera beste bat da, eta gazteak hemen daude, eta Diputazioak gazte horiek babestu eta "aukera bat" eman behar zaiela erabaki du. Debako zentroan dauden gazteak aurretik beste zentro eta etxe batzuetan egon dira. Lo egiteko tokia eta jatekoa jaso dute, ikasteko aukerak eskaini dizkiete, eta poltsikorako dirua eman diete. Aukera horiek ez dituzte baliatu, liskarrak eragin dituzte, eta Debara ekarri dituzte. Ez daude giltzaperatuta eta nahi dutenean irten daitezke etxetik. Batzuk drogekin menpekotasuna dute, etxetik irten, kolokatu, lapurretak eta apurketak egin, ertzainak atzeman eta Debako zentrora itzultzen dituzte. Egoera horretan nola jokatu behar ote den izugarri zaila iruditzen zait erabakitzea. Hor dago eztabaida diputazioa eta sos arrazakerian artean. Diputazioaren akzio zehatzak kritikatzen ditu SOS Arrazakeriak, eta horxen dago nire jakinmina. Diputazioko hezitzaileak gaizki ari badira, eta egokiago nola jokatu daitekeen dakien inor badago, gizalegezkoa iruditzen zait horren berri ematea. SOS arrazakeria GKEren lana ez da izango alternatibak ematea, baina gustura jakingo nuke ba ote duten kritikatzen duten horretarako irtenbide hoberik. oier. 2009/9/16 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > Jokin, uste dot adin txikiko hórren problemak ez dakela zer ikusi handirik > beste emigrantiekin. > Ume hórrek bakarrik etorri dira. adintxikikuak diranez, ezin dabe lanik > egin. Beste batzuen kasuan 17 urte dakez, horatz, adin txikikuak dira baiña > derrigorrezko eskola adiña pasauta. Lan egitteko batzuk badagoz, baiña > formaziñorik ez dake, eta eureteko askok ez dabe ikasi nahi. > aspertuta dagoz. > Eta ume aspertu batek ze egitten dau? tabarria emon. Modu askotan. > Imajinau. Hemen jaixotako bat famelixa barik geratzen dala. Holako zentro > batera juango litzake iñork ez baleu bera kargua hartuko. Inmigrante hóneri > hori pasatezn jakue: ez dake tutorerik. Sarria askotan euren herrialdian be > ez dakelako iñor, eta asko kaleko umiak dira. Problema han eta problema > hemen. Problema bizitza osuan. Carne de cañón esaten dana, edo de trullo. > Gogorra da, baiña realidadia. > Hobe oin egin aurre, eta ez 10 urte barru. > banekixan pulmonixian adibidia jartzerakuan hori esango zestazuna, baiña > adibide bat besterik ez da. Eta gripia, birus bat da, e? kutsatu egiten > dana. > Leire > > 2009/9/16, normanduval <[email protected]>: > >> leire narbaiza arizmendi disait: >> >> > Jokin, gauza batzuekin ados nago, baiña uste dot beste batzuekin >> demagogia >> > puntu bat ebe egitten dozula. >> >> >> Aha, hitz gogorra iruditzen jata, baña bale, zeure iritzitxa bada. >> >> >> > Pulmonixa bat euki ezkero, eta 40tik gorako tenperaturia, lehengo >> > tenperaturia bajatzen dabe, eta ostian pulmonixia osatu. >> > Hamen be uste dot gaztetxo hórrek problemia sortzen dabela, eta >> lehenengo >> > problematxo hori (sintomia baiño ez dana) konpondu bihar dala, sakoneko >> > makro-problema hori ezin leikelako urte baten konpondu. >> >> >> Oso interesgarrixa beittantzen jata emoten dotsazun ikuspegin >> konparatibua, gaixotasunana. Nik ez dot esaten sintomak ez diranik zaindu >> bihar, baña danok dakigu zer pasatzen dan gaixotasunakin. Zu zoiaz >> medikuangana adibidez gripiakin zauzelako, ta gripe horrek seguraski eukiko >> dau itrubururen bat: Zure elikaduria, edo egoera animikua, edo beste faktore >> asko bultzatu dabenak zure gorputza garbiketa batera. Ta medikuak emongo >> dotsu jarabe bat edo droga hoietakoren bat ta kendukotsu sintomak. Baña >> hortik aurrera ez dau inolako galderarik ingo ia zelan jaten dozun, edo >> estresauta zauzen biharrian, edo zer. Hori da hain zuzen ere esaten dotena. >> Inork ez dabela sintoma hauek konpontziaz gain ezebe planteatzen. Ta uste >> dot holan dala planteatzen dan bakarra "integraziñua" dalako. Baña integrau >> gure arauekin eta gure gizartian baña gero eskubidiak eta soldatak >> hegoafrikan garai baten moduan. >> >> >> > Ume (bai, ume) hórren hamen jaixotakuak baiño arazo haundixaguak dakez, >> ze >> > zuk esan dozun moduan hemenguak dakezen arazuak dakez bai. baiña beste >> arazo >> > bat be badake: arduradunik eza; hau da, famelixarik ez. Askok eta askok >> bere >> > jatorriko herrixetan be famelixa bakuak dira, eta sarri askotan bertako >> > poliziak pateretan sartutakuak. Arazua ziran Marokon, baitta hamen be. >> > 18xak bete aurretik ume konkretu hórreri urtenbidia emon bihar jakue, >> YA! >> > Batez be eurengaittik, eta bestiongaittik be bai. >> >> >> Hortan ados nau. Uste dot arrazoia dakazula. Neuri ez jata asko >> bururatzen, baña lehen esan moduan esango neuke: Etxebizitza lortzeko >> erreztasunak, euren komunidadietan anotlatzeko erreztasunak, lanerako zein >> ikasketarako erreztasunak eta oinarrizko errenta duina lortzeko >> erreztasunak. Ez dot albo batera utzi nahi hau, ze askok eta askok eitten >> dabe berba oinarrizko errentia emigrantiek ze errez jasotzen daben, ta 1- Ez >> dabe hain errez jasotzen eta 2- Oinarrizko errentia mixerablia da. Arazo >> ugari konponduko lirake jendiak estualdi ekonomikuak pasau biharko ez >> bazittuan. Baña, adin txikikuek ez dabe oinarrizko errentia jasotzerik be. >> Horratako ez dake adinik, baña kartzelara juteko bai. >> >> Ta ez nabil esaten arazorik ez dauanik. Ezta txikikerixak dirazenik (nik >> ez dot jarri "barrabaskeri" hitza eztabaida hontan), baina emoten doun >> erantzuna betikua dan heinian, ezin douz ondorixo barrixak espero. >> Ondorixuak beti dira igualak: Jipoiak, kartzelak, errepresiñuak eta >> marginatziak dakarte danak berdin jarraitzia, edo behintzat ez aldatzia. >> >> Jokin >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
