Ingurua bijilatzea eta enpresa handien interesekin adi egotea oso jarrera egokia iruditzen zait. Nik ere praktikatzen dut nire neurrian.
Kontua da uste dudala gehiegizko paranoia ere ez dela ona, are gutxiago beldur eta mesfidantza hau selektiboa denean. Hau da: askoz arriskutsuagoak dira (eta horien gainean bai daudela estatistika eta ikerketa zientifiko argiak, gainera denok ados egongo gara ziurrenez) kolesterola, auto istripuak, mendian ibiltzea edo tabernetako kea arnastea, eta egunero egiten ditugun gauzak dira. Gaur egun, Euskal Herrian, gai bazarete bizitzaren arrisku guzti horiek saihesteko, bejondeizuela! 200 urte inguru biziko zarete ziurrenez. Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea? Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake, ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2 eta CO askoz gehiago isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu behar da esne basokada bat berotzeko. Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura, indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
