Berotzearena, oso galdera politta, Gari. Kontraesanak nunnahi.
Egokixenak, janarixaren kalidadian aldetik ekonomika bateko sua eta butanua edo propanua izango lirakez. Suak. Orain gasez dabizen bitrozeramika oso txukunak dagoz merkatuan.
Indukziñua oso erosua da, praktikua garbitzeko, azkarra eta abar. Daukan arazua, erresistentziadun bitrozeramiken antzera, inguruan sortzen duen eremu magnetikoa da. Gehixenetan sukaldatzeko posturan 1000 edo 2000 nanoteslatik gora. Momentu baterako pasagarri, baina ezin egon lehengo amamak bezala suari pegauta lapikokuari bueltak eta bueltak emoten...
Esnia berotzeko ekonomika ez da praktikua, horixe ezetze, baina baserri inguruko egurrakin era sostenigarrixan ibilitta, eta berogailutarako eta ura berotzeko be erabilitta, bere errendimendua punta-puntakua da eta hor egindako babak edo ogixa...ze esanik bez.
Beste kontuana...paranoiena...ez dakit, ez dot hain nabarmen ikusten, hein baten horrela izan leiken arren. Seguruenik hemendik urte batzutara ez dozu horrela idatziko hori, estatiskak landuko badira. Tabernetako kea arnasten eta zigarruak erretzen makiña bat jende heldu da 90 urtetik gora betetzera. Umien leuzemia kasurik ez dago kolesterola edo tabako keiagaittik.
Puntu jakin batzutan estatistika guztiak apurtu dira, eremu elektromagnetikuak tarteko. Leuzemiaren kasuan adibidez, probabilidadia, 2000 urtera arteko datuetan, estatistikoki, ume bat 100.000ko zan. Eremu elektromagnetikuen eraginpian 300 umetako zentro baten 3 kasu dagozenian...edo bi gelatako 40 umeren artian 4? Ba nahiz eta horrela izan beti egongo da aditu zientifiko bat kausa-efektua frogatu ezin dana esango dabena eta askok eta askok hau sinistuko dabe. Eta kontuz, hauek be arrazoia izango dabe ta, biriketako minbizi baten tabakua faktore bakarra iñoiz be ez dan moduan. Beti dagoz faktore gehixago...baiña hoietxetako bat indartzia edo horrekiko ahulezixa eukitzia nahikua izan leike gaixotasunak aurrera egitteko.
Paranoia Vs temeritatea ondo izan, Asier Arregi Gari Araolaza(e)k dio:
Ingurua bijilatzea eta enpresa handien interesekin adi egotea oso jarrera egokia iruditzen zait. Nik ere praktikatzen dut nire neurrian. Kontua da uste dudala gehiegizko paranoia ere ez dela ona, are gutxiago beldur eta mesfidantza hau selektiboa denean. Hau da: askoz arriskutsuagoak dira (eta horien gainean bai daudela estatistika eta ikerketa zientifiko argiak, gainera denok ados egongo gara ziurrenez) kolesterola, auto istripuak, mendian ibiltzea edo tabernetako kea arnastea, eta egunero egiten ditugun gauzak dira. Gaur egun, Euskal Herrian, gai bazarete bizitzaren arrisku guzti horiek saihesteko, bejondeizuela! 200 urte inguru biziko zarete ziurrenez. Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea? Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake, ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2 eta CO askoz gehiago isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu behar da esne basokada bat berotzeko. Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura, indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
