Jokinnek:

Egixa da Lanbretakuek nahi dabena antolatu biharko zebela, eta gero eta
gehixau egon, hobeto. Beste kontu bat da ia Udalak antolatzen ete daben ezer
bere kabuz herri santu honetan. 

Egia da Eibarko Udala elkarteen lanari ezker neurri batean behintzat Eibarko
agenda betetzen duela. Egia da baita ere laguntza ekonomikoa emoten duela
Eibarko Txirrindulari Elkarteari adibidez. Egia da sinbiosi hau herri
osoaren mezederako dela. Egia da baita ere, talde eta elkarte guztiei ez
diela behar bada berdin laguntzen. Egia da baita ere laguntza normalean
zenbait arlo edo ekitaldietarko  diru laguntza izaten dela. Nik nire
esperientziaren arabera udal kudeatzalei diodan kexa bakarra zenbait
ekintzetan behar diren serbitsuen falta da.


 
Egunen baten elkartiek greba egingo bazeben Eibarko egitarau kulturala
hutsaren urrena izango litzake. 

Asko igarriko litzateke bai, bainan baita ere elkartien funtzionamenturako
ahalmen ekonomiko mailan. Hau da prezisamente nire ustez Eibarren dugun
balore bat, gure elkarte desberdineko kideek erakusten duten la eta ekimena
(musutruk)



Ta portzierto, Lanbreta elkartekuek euskarazko zerbait antolau ezkero,
granuak urtengo jake? Motorra kalabaza bihurtuko jake?

Ulertzen dot zer esan nahi dozun, bainan bakoitzak gustokoen edo hobeto ahal
duen ekintzak antolatzen ditu. Aniztasuna ona da eta horretarako pentsamolde
guztietako pertsonak gauzak antolatzea oso ona eta beharrezkoa da. 

Nik nahiago nuke noski X.Lete ekarriko baluteke, Txistorra Egunean
erabiltzen dittugun mahaiak etabarrak brigadak jasotzen lagundu baliguke eta
untzagako plaza mankomudidadekoak garbituko baluke guk jasotzea amaitu eta
gero bainan...

Ramon

-- 
"I amb el sonriure la revolta""

[L.Llach]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to