Pista onak emoten dozuez, duda barik.

Nik uste dot publikua izan beharko zirala erakunde publikuen (bis) kontuak. Ez 
bakarrik taldien katxeak, baizik eta baitta kontratatzen diren beste 
zerbitzuena, teknikarixak, kudeaketa enpresak etabar. 

Borondatian kontuakin. Nik, barkatu, ez dot uste borondate onenakin ein diranik 
kontuak Coliseon. Edo agian bai. Ez dakitt.  Nik esaten dotena iritzi bat da 
soilik, baña nik uste dot kultur etxiak eta kultura aurrekontuak abiapuntu ona 
dirala Udaletxiak demokratizatzerako orduan. Esperientzia interesgarri batzuk 
emon diraz, batzuk aipatzekotan Azpeitian (alkatian kontrako moción de censura 
baino lehen) edo Bidasoako Beran. Bertan herrixan dauzen kultur elkartiekin 
(musikarixak, artisauak, dantzarixak, antzerkilarixak eta abar luze bat) mahai 
bat sortu izan da eta mahai horretan aztertu herriko kultur eragilien beharrak 
eta baitta beraien prestutasun maila herrixan bizitza kulturala dinamizatzeko. 
Horren arabera proiektuak aurkeztu eta presupuestuak moldatzen dira. Abiapuntu 
politta izan leikez holako iniziatibak. Uste dot Eibarko Udalak ez dabela 
halako ezebe martxan jartzeko saiorik ein, ta hor dau neretzat koskia. Neretako 
Koliseua ez da "dakauna". "Dakatena" da. 

Baina berriro esan biharrian nago nire ustez akats handixa dala kulturari 
errentagarritasunan ikuspegittik begiratzia.  

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to