Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko dira
eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik.

Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta antolatu dau
herriko zenbait elkartekin batera (Kezka, Badihardugu, eta abar). Denboraz
eta diruz justutxo ibili gara, krisi sasoi honetan, baina esango neuke
egitarau ederra dakagula datozen egunotarako. Hitzaldixak,
liburu-aurkezpenak, bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar.

Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta hunkigarrixa
izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako bideo-lekukotasunak eta
argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio Bertsotan; Juan Pinilla poesia
errezitatzen eta flamenkua kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike
Eizagirre aurkezle).
Promo politta egin dabe:
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM

Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7 euro).

Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk:

Egitaraua, prentsa eta telebista:
* http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak
*
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/
*
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena
*
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html
* http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera)

Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz:
*
http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm

Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean:
http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/
http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak

Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz:
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM

Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua,
argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak ezagutzeko
auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar.

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to