Bai, ni be Serafin eta Asierrek diñuenakin guztiz ados, zeoze
gehitzekotan Juan Pinillaren freskotasuna aittatuko neuke, flamenkuari
buruzko ipoiñ polittekin eta arte horren bidezko aldarri sozialen
azalpenekin, jatorra tipua, ta txilixo flamenkuak itzelak, ederrak.
27/04/2012 23:37(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
Serafin Basauri<[email protected] <mailto:[email protected]>>
igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 27a 16:45):
Erabat ados. Ikuskizun edarra. Zelako artistak, Maddalen, Pinilla
eta gitarristia. Sekulakua izan zan. Endrike Izagirre aurkezlia,
hobeto ezin Eibarko euskera jatorrian. Zorionak "Badihardugu"ri,
eta bereziki, Idoia Ertxeberriari.
bai jauna!
Enrike ederto egon zan.
Gaur beste pare batekin berbetan horretaz, primeran egon zala. Azalpen
egokixekin, tonu bikaiñian, euskera ederrian.
eskerrik asko, hi! ;-)
a.
Serafin
Asier Sarasua(e)k dio:
atzo Coliseuan egon nitzan (zerrenda honetako beste batzuk
moduan), eta esan bihar dot oso gustora egon nitzala,
ikuskizun ederra izan zala.
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Onartu bihar dot bildurrez juan nitzala. Ez naiz "fusiño"
zalia (eta ezta oso-oso bertsozalia eta flamenkozalia be) eta
holako esperimentuak... zailak dira! Antolatzailiendako
arriskutsuak eta ikusliendako nahasgarrixak, batzuetan.
Eta ez, oso politta izan zan. Elementu askotxo ziran, eta
danak lotzia ez zan erreza (bertsua, musikia, flamenkua,
poesia, herri-kantuak, bideo-lekukotasunak...). Baina esango
neuke ikuskizunak koherentzia euki zebala eta osotasun bat
lortu zebala. Fondo moduan elementu historikuak erabili ziran:
Ojangurenen argazkixak, gerrako pelikula-zatixak, eibartar
nagusixeri jasotako lekukotzak... Eta horrek guztiorrek nahiko
ondo josi zeban historixa guztia: Republikatik hasi eta
bonbardaketetaraiño; Eibarren hasi (lekukotzak), Euskal Herri
mailara (Maialen Lujanbiok) eta Españara (Pinillak). Ikusliok
kontakizun bat ikusi ahal izan genduan, artistikoki ederra,
mezua be bazekana, eta tarteka hunkigarrixa (hunkigarriegixa
be bai, tarteka).
Artista bixak, Pinilla eta Lujanbio, ederto, oso ondo.
Artisten arteko batasuna be nahiko egokixa, fiña, estridentzia
larregi barik. Tarteka konpenetraziño falta txiki bat igartzen
zan, baina normala be bada, hain estilo desberdiñak izanda
(eta e-mailez "ensaiatu" dabela jakinda).. Gitarra jolia be
bikaiña. Artista hutsa. Hegazkinen irudixen gaiñian jotako
piezia, eta Maialenek gitarra joliakin abestutako bertsua,
gabeko gauzarik polittenetakuak.
Ba, horixe. Ederra izan zala.
Athletixan partidua galtziak merezi izan zeban.
a.
Asier Sarasua<[email protected] <mailto:[email protected]>
<mailto:[email protected] <mailto:[email protected]>>>
igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 23a 18:11):
Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte
beteko
dira eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik.
Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta
antolatu dau herriko zenbait elkartekin batera (Kezka,
Badihardugu, eta abar). Denboraz eta diruz justutxo ibili gara,
krisi sasoi honetan, baina esango neuke egitarau ederra
dakagula
datozen egunotarako. Hitzaldixak, liburu-aurkezpenak,
bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar.
Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta
hunkigarrixa izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako
bideo-lekukotasunak eta argazki zaharrak batetik; Maialen
Lujanbio
Bertsotan; Juan Pinilla poesia errezitatzen eta flamenkua
kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike Eizagirre aurkezle).
Promo politta egin dabe:
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan
(sarrerak 7
euro).
Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk:
Egitaraua, prentsa eta telebista:
*
http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak
*
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/
*
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena
*
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html
* http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26.
minututik aurrera)
Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz:
*
http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm
Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan
Portalean:
http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/
http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak
Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz:
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua,
argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak
ezagutzeko auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari),
eta abar.
a.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
*Texto añadido por Panda GP 2012:*
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de
un mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el
siguiente vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM!
<http://localhost:6083/Panda?ID=pav_70&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CPropietario%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Security%5CPanda+Global+Protection+2012%5CAntiSpam
<http://localhost:6083/Panda?ID=pav_70&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CPropietario%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Security%5CPanda+Global+Protection+2012%5CAntiSpam>>
---------------------------------------------------------------------------------------------------
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.