Erantzun ona eukiko zabala pentsauta ordu laren aurretik joan nintzan neu,
eta ordurako eserleku guztiak hartuta (100 uste dot dirala), eta baztar
batian tente geratzia pentsau naban, baina hara, nun eszenatokixan bertan
hiru aulki ilada zaudela eta han egokitu ginan.

Jesus Gutierrez ederto egon zan bai. Azalpen onak, neurrikuak, irudien
azalpenak, ahotsak-eko testigantzekin tartekatuta eta bere flemarekin
ziriak sartuz han eta hemen (alkatiari edarra sartu zetsan, argazki batian
merkatu plaza, gerraostian eraikitakua agertu zan, eta esaten detsa
"Alcalde, que hay ahí ahora, que no me acuerdo!").

Errepikatzekotan geratu ziran, eta penia hartzen dot pentsatuta bigarrena
be bai erderaz egingo dala. Esango neuke orain 75 urteko bonbardaketa
horrek bizitza eta ilusio askorekin bukatu zaban Eibarren, eta baita
euskararekin ere. Ordurarte euskara nagusi izan zan Eibarren, bere
sorreratik hasi eta sei mendetan euskara nagusi izan zen Eibarren, eta
bonbardaketa horrekin bukatu zen hori. Harrezkero, euskara bigarren mailako
hizkuntza da Eibarren, eta atzo ere, hori agerian.

oier.



On Thu, Apr 26, 2012 at 9:18 AM, Asier Sarasua <[email protected]> wrote:

> atzo ekitaldi jendetsua Portalean.
> Gitxittan ikusi dot Areto Nagusixa atzoko moduan. Jendez goraiño, 30-40
> aulki gehixago ipinitta ertzetan, beste horrenbeste tente... eta asko
> kanpuan geldittu ziran eta penaz etxera itxuli bihar.
> http://www.flickr.com/photos/asarasua/6967861708/in/photostream/lightbox/
>
> Oso ondo egon zan. Jesus Gutierrezek bonbardaketian inguruko azalpen
> argigarrixak emon zittuan, argazki interesgarrixak eta lekukotasunak be
> bai... Ederto.
> Errepikatzeko asmua ei dago, jendia kanpuan geldittu zalako.
>
> Jarraipena eukiko dau maiatzaren 5ian. Ibilaldi gidatu bat egongo da
> Eibarko kale eta auzuetan zihar, Jesus Gutierrezek gidatuta. Gerrako
> gora-beherak kontauko dittu, bertatik bertara, eta argazkixen laguntziakin.
>
> Eta gaur beste ekitaldi berezi bat: ahozkotasuna, inprobisaziñua, herri
> literatura eta musika... bi ikuspegittik. Maialen Lujanbio bertsotan eta
> Juan Pinilla kantaoria abesten. Laburpen ona egin dau Morquechok El Correon:
>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html
>
> a.
>
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> apiren 23a 18:11):
>
> Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko dira
>> eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik.
>>
>> Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta antolatu
>> dau herriko zenbait elkartekin batera (Kezka, Badihardugu, eta abar).
>> Denboraz eta diruz justutxo ibili gara, krisi sasoi honetan, baina esango
>> neuke egitarau ederra dakagula datozen egunotarako. Hitzaldixak,
>> liburu-aurkezpenak, bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar.
>>
>> Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta
>> hunkigarrixa izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako
>> bideo-lekukotasunak eta argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio
>> Bertsotan; Juan Pinilla poesia errezitatzen eta flamenkua kantatzen (eta
>> zerrenda honetako Enrike Eizagirre aurkezle).
>> Promo politta egin dabe:
>> http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
>>
>> Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7 euro).
>>
>> Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk:
>>
>> Egitaraua, prentsa eta telebista:
>> *
>> http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak
>> *
>> http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/
>> *
>> http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena
>> *
>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html
>> * http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera)
>>
>> Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz:
>> *
>> http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm
>>
>> Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean:
>>
>> http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/
>>
>> http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak
>>
>> Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz:
>>
>> http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
>> http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
>>
>> Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua,
>> argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak ezagutzeko
>> auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar.
>>
>> a.
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to