atzo Coliseuan egon nitzan (zerrenda honetako beste batzuk moduan), eta esan bihar dot oso gustora egon nitzala, ikuskizun ederra izan zala. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/ http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Onartu bihar dot bildurrez juan nitzala. Ez naiz "fusiño" zalia (eta ezta oso-oso bertsozalia eta flamenkozalia be) eta holako esperimentuak... zailak dira! Antolatzailiendako arriskutsuak eta ikusliendako nahasgarrixak, batzuetan. Eta ez, oso politta izan zan. Elementu askotxo ziran, eta danak lotzia ez zan erreza (bertsua, musikia, flamenkua, poesia, herri-kantuak, bideo-lekukotasunak...). Baina esango neuke ikuskizunak koherentzia euki zebala eta osotasun bat lortu zebala. Fondo moduan elementu historikuak erabili ziran: Ojangurenen argazkixak, gerrako pelikula-zatixak, eibartar nagusixeri jasotako lekukotzak... Eta horrek guztiorrek nahiko ondo josi zeban historixa guztia: Republikatik hasi eta bonbardaketetaraiño; Eibarren hasi (lekukotzak), Euskal Herri mailara (Maialen Lujanbiok) eta Españara (Pinillak). Ikusliok kontakizun bat ikusi ahal izan genduan, artistikoki ederra, mezua be bazekana, eta tarteka hunkigarrixa (hunkigarriegixa be bai, tarteka). Artista bixak, Pinilla eta Lujanbio, ederto, oso ondo. Artisten arteko batasuna be nahiko egokixa, fiña, estridentzia larregi barik. Tarteka konpenetraziño falta txiki bat igartzen zan, baina normala be bada, hain estilo desberdiñak izanda (eta e-mailez "ensaiatu" dabela jakinda). Gitarra jolia be bikaiña. Artista hutsa. Hegazkinen irudixen gaiñian jotako piezia, eta Maialenek gitarra joliakin abestutako bertsua, gabeko gauzarik polittenetakuak. Ba, horixe. Ederra izan zala. Athletixan partidua galtziak merezi izan zeban. a. Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 23a 18:11): > Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko dira > eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik. > > Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta antolatu dau > herriko zenbait elkartekin batera (Kezka, Badihardugu, eta abar). Denboraz > eta diruz justutxo ibili gara, krisi sasoi honetan, baina esango neuke > egitarau ederra dakagula datozen egunotarako. Hitzaldixak, > liburu-aurkezpenak, bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar. > > Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta hunkigarrixa > izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako bideo-lekukotasunak eta > argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio Bertsotan; Juan Pinilla poesia > errezitatzen eta flamenkua kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike > Eizagirre aurkezle). > Promo politta egin dabe: > http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM > > Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7 euro). > > Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk: > > Egitaraua, prentsa eta telebista: > * > http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak > * > http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/ > * > http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena > * > http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html > * http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera) > > Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz: > * > http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm > > Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean: > > http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/ > > http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak > > Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz: > > http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/ > http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM > > Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua, > argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak ezagutzeko > auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar. > > a. > >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
