atzo ekitaldi jendetsua Portalean. Gitxittan ikusi dot Areto Nagusixa atzoko moduan. Jendez goraiƱo, 30-40 aulki gehixago ipinitta ertzetan, beste horrenbeste tente... eta asko kanpuan geldittu ziran eta penaz etxera itxuli bihar. http://www.flickr.com/photos/asarasua/6967861708/in/photostream/lightbox/
Oso ondo egon zan. Jesus Gutierrezek bonbardaketian inguruko azalpen argigarrixak emon zittuan, argazki interesgarrixak eta lekukotasunak be bai... Ederto. Errepikatzeko asmua ei dago, jendia kanpuan geldittu zalako. Jarraipena eukiko dau maiatzaren 5ian. Ibilaldi gidatu bat egongo da Eibarko kale eta auzuetan zihar, Jesus Gutierrezek gidatuta. Gerrako gora-beherak kontauko dittu, bertatik bertara, eta argazkixen laguntziakin. Eta gaur beste ekitaldi berezi bat: ahozkotasuna, inprobisaziƱua, herri literatura eta musika... bi ikuspegittik. Maialen Lujanbio bertsotan eta Juan Pinilla kantaoria abesten. Laburpen ona egin dau Morquechok El Correon: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html a. Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 23a 18:11): > Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko dira > eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik. > > Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta antolatu dau > herriko zenbait elkartekin batera (Kezka, Badihardugu, eta abar). Denboraz > eta diruz justutxo ibili gara, krisi sasoi honetan, baina esango neuke > egitarau ederra dakagula datozen egunotarako. Hitzaldixak, > liburu-aurkezpenak, bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar. > > Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta hunkigarrixa > izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako bideo-lekukotasunak eta > argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio Bertsotan; Juan Pinilla poesia > errezitatzen eta flamenkua kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike > Eizagirre aurkezle). > Promo politta egin dabe: > http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM > > Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7 euro). > > Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk: > > Egitaraua, prentsa eta telebista: > * > http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak > * > http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/ > * > http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena > * > http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html > * http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera) > > Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz: > * > http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm > > Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean: > > http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/ > > http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak > > Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz: > > http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/ > http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM > > Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua, > argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak ezagutzeko > auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar. > > a. > >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
