Euskeriaren gainbeheriari mugarri garrantzitsua izan leike gerria.
Gerraurretik be ez zeban euskeriak lehenengo maillarik, baiña
eibartarren ahotan bizi-bizi zeguan. Gerraostian beheruzko martxia hartu
zeban frankismuaren eragiñez bai, hori halan da, baiña baitta neurri
haundi batian eibartar kanpolarrosa askok transmisiñuan huts egin zebalako.
Serafin
26/04/2012 11:00(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzi zuen:
Erantzun ona eukiko zabala pentsauta ordu laren aurretik joan nintzan
neu, eta ordurako eserleku guztiak hartuta (100 uste dot dirala), eta
baztar batian tente geratzia pentsau naban, baina hara, nun
eszenatokixan bertan hiru aulki ilada zaudela eta han egokitu ginan.
Jesus Gutierrez ederto egon zan bai. Azalpen onak, neurrikuak, irudien
azalpenak, ahotsak-eko testigantzekin tartekatuta eta bere flemarekin
ziriak sartuz han eta hemen (alkatiari edarra sartu zetsan, argazki
batian merkatu plaza, gerraostian eraikitakua agertu zan, eta esaten
detsa "Alcalde, que hay ahí ahora, que no me acuerdo!").
Errepikatzekotan geratu ziran, eta penia hartzen dot pentsatuta
bigarrena be bai erderaz egingo dala. Esango neuke orain 75 urteko
bonbardaketa horrek bizitza eta ilusio askorekin bukatu zaban
Eibarren, eta baita euskararekin ere. Ordurarte euskara nagusi izan
zan Eibarren, bere sorreratik hasi eta sei mendetan euskara nagusi
izan zen Eibarren, eta bonbardaketa horrekin bukatu zen hori.
Harrezkero, euskara bigarren mailako hizkuntza da Eibarren, eta atzo
ere, hori agerian.
oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.