Erabat ados. Ikuskizun edarra. Zelako artistak, Maddalen, Pinilla eta
gitarristia. Sekulakua izan zan. Endrike Izagirre aurkezlia, hobeto ezin
Eibarko euskera jatorrian. Zorionak "Badihardugu"ri, eta bereziki, Idoia
Ertxeberriari.
Serafin
Asier Sarasua(e)k dio:
atzo Coliseuan egon nitzan (zerrenda honetako beste batzuk moduan),
eta esan bihar dot oso gustora egon nitzala, ikuskizun ederra izan zala.
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Onartu bihar dot bildurrez juan nitzala. Ez naiz "fusiño" zalia (eta
ezta oso-oso bertsozalia eta flamenkozalia be) eta holako
esperimentuak... zailak dira! Antolatzailiendako arriskutsuak eta
ikusliendako nahasgarrixak, batzuetan.
Eta ez, oso politta izan zan. Elementu askotxo ziran, eta danak lotzia
ez zan erreza (bertsua, musikia, flamenkua, poesia, herri-kantuak,
bideo-lekukotasunak...). Baina esango neuke ikuskizunak koherentzia
euki zebala eta osotasun bat lortu zebala. Fondo moduan elementu
historikuak erabili ziran: Ojangurenen argazkixak, gerrako
pelikula-zatixak, eibartar nagusixeri jasotako lekukotzak... Eta
horrek guztiorrek nahiko ondo josi zeban historixa guztia:
Republikatik hasi eta bonbardaketetaraiño; Eibarren hasi (lekukotzak),
Euskal Herri mailara (Maialen Lujanbiok) eta Españara (Pinillak).
Ikusliok kontakizun bat ikusi ahal izan genduan, artistikoki ederra,
mezua be bazekana, eta tarteka hunkigarrixa (hunkigarriegixa be bai,
tarteka).
Artista bixak, Pinilla eta Lujanbio, ederto, oso ondo. Artisten arteko
batasuna be nahiko egokixa, fiña, estridentzia larregi barik. Tarteka
konpenetraziño falta txiki bat igartzen zan, baina normala be bada,
hain estilo desberdiñak izanda (eta e-mailez "ensaiatu" dabela
jakinda).. Gitarra jolia be bikaiña. Artista hutsa. Hegazkinen
irudixen gaiñian jotako piezia, eta Maialenek gitarra joliakin
abestutako bertsua, gabeko gauzarik polittenetakuak.
Ba, horixe. Ederra izan zala.
Athletixan partidua galtziak merezi izan zeban.
a.
Asier Sarasua<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak
hau idatzi zuen (2012eko apiren 23a 18:11):
Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko
dira eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik.
Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta
antolatu dau herriko zenbait elkartekin batera (Kezka,
Badihardugu, eta abar). Denboraz eta diruz justutxo ibili gara,
krisi sasoi honetan, baina esango neuke egitarau ederra dakagula
datozen egunotarako. Hitzaldixak, liburu-aurkezpenak,
bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar.
Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta
hunkigarrixa izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako
bideo-lekukotasunak eta argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio
Bertsotan; Juan Pinilla poesia errezitatzen eta flamenkua
kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike Eizagirre aurkezle).
Promo politta egin dabe:
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7
euro).
Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk:
Egitaraua, prentsa eta telebista:
*
http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak
*
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/
*
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena
*
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html
* http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera)
Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz:
*
http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm
Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean:
http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/
http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak
Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz:
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM
Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua,
argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak
ezagutzeko auzorik auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar.
a.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
*Texto añadido por Panda GP 2012:*
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un
mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente
vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM!
<http://localhost:6083/Panda?ID=pav_70&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CPropietario%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Security%5CPanda+Global+Protection+2012%5CAntiSpam>
---------------------------------------------------------------------------------------------------
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.