Ni puntual joan, eta kanpoan geratu nintzenetariko bat izan nintzen.

Itxura denez, hitzaldia berriro egingo da datorren astean, maiatzaren 2an, 
Coliseoan 7,30etan. 
Hizkuntza berean 

Elna


From: Oier Araolaza 
Sent: Thursday, April 26, 2012 11:00 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] Eibarko bonkardaketian 75. urteurrena; Lujanbio-Pinilla 
bikotia tartian




Erantzun ona eukiko zabala pentsauta ordu laren aurretik joan nintzan neu, eta 
ordurako eserleku guztiak hartuta (100 uste dot dirala), eta baztar batian 
tente geratzia pentsau naban, baina hara, nun eszenatokixan bertan hiru aulki 
ilada zaudela eta han egokitu ginan. 


Jesus Gutierrez ederto egon zan bai. Azalpen onak, neurrikuak, irudien 
azalpenak, ahotsak-eko testigantzekin tartekatuta eta bere flemarekin ziriak 
sartuz han eta hemen (alkatiari edarra sartu zetsan, argazki batian merkatu 
plaza, gerraostian eraikitakua agertu zan, eta esaten detsa "Alcalde, que hay 
ahí ahora, que no me acuerdo!").


Errepikatzekotan geratu ziran, eta penia hartzen dot pentsatuta bigarrena be 
bai erderaz egingo dala. Esango neuke orain 75 urteko bonbardaketa horrek 
bizitza eta ilusio askorekin bukatu zaban Eibarren, eta baita euskararekin ere. 
Ordurarte euskara nagusi izan zan Eibarren, bere sorreratik hasi eta sei 
mendetan euskara nagusi izan zen Eibarren, eta bonbardaketa horrekin bukatu zen 
hori. Harrezkero, euskara bigarren mailako hizkuntza da Eibarren, eta atzo ere, 
hori agerian.


oier.





On Thu, Apr 26, 2012 at 9:18 AM, Asier Sarasua <[email protected]> wrote:

  atzo ekitaldi jendetsua Portalean.
  Gitxittan ikusi dot Areto Nagusixa atzoko moduan. Jendez goraiño, 30-40 aulki 
gehixago ipinitta ertzetan, beste horrenbeste tente... eta asko kanpuan 
geldittu ziran eta penaz etxera itxuli bihar.
  http://www.flickr.com/photos/asarasua/6967861708/in/photostream/lightbox/

  Oso ondo egon zan. Jesus Gutierrezek bonbardaketian inguruko azalpen 
argigarrixak emon zittuan, argazki interesgarrixak eta lekukotasunak be bai... 
Ederto.
  Errepikatzeko asmua ei dago, jendia kanpuan geldittu zalako.

  Jarraipena eukiko dau maiatzaren 5ian. Ibilaldi gidatu bat egongo da Eibarko 
kale eta auzuetan zihar, Jesus Gutierrezek gidatuta. Gerrako gora-beherak 
kontauko dittu, bertatik bertara, eta argazkixen laguntziakin.

  Eta gaur beste ekitaldi berezi bat: ahozkotasuna, inprobisaziñua, herri 
literatura eta musika... bi ikuspegittik. Maialen Lujanbio bertsotan eta Juan 
Pinilla kantaoria abesten. Laburpen ona egin dau Morquechok El Correon:
  
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120426/guipuzcoa/bombardeo-bertsos-cante-20120426.html

  a.



  Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 
23a 18:11): 


    Honezkero danok jakingo dozuen moduan, aste honetan 75 urte beteko dira 
eibar bonbardatu eta "liberau" zebenetik.

    Urteurrena gogoratzeko, Eibarko udalak ekitaldi-sorta politta antolatu dau 
herriko zenbait elkartekin batera (Kezka, Badihardugu, eta abar). Denboraz eta 
diruz justutxo ibili gara, krisi sasoi honetan, baina esango neuke egitarau 
ederra dakagula datozen egunotarako. Hitzaldixak, liburu-aurkezpenak, 
bertso-flamenko ikuskizunak, eta abar.

    Eguen iluntzixan Coliseuan egongo dan ikuskizuna berezixa eta hunkigarrixa 
izango da, nik uste. Eibarko nagusixeri jasotako bideo-lekukotasunak eta 
argazki zaharrak batetik; Maialen Lujanbio Bertsotan; Juan Pinilla poesia 
errezitatzen eta flamenkua kantatzen (eta zerrenda honetako Enrike Eizagirre 
aurkezle).
    Promo politta egin dabe:
    http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM

    Eguen arratsaldian, arratsaldeko 20.30etan, Coliseuan (sarrerak 7 euro).

    Hamentxe ekitaldixen inguruko lotura batzuk:

    Egitaraua, prentsa eta telebista:
    * http://egoibarra.com/albisteak/bonbardaketaren-75.-urteurreneko-ekitaldiak
    * 
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurreneko-egitaraua-/
    * 
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2012/04/17/eibarko-bonbardaketaren-75-urteurrena
    * 
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/guipuzcoa/cultura-para-recordar-bombardeo-20120410.html
    * http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1574572553001 (26. minututik aurrera)

    Asteburu honetan izandako dantzarixen batzarraz:
    * 
http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-22/038/001/Euskal_dantza_tradizionala_kultur_ondare_izendatzeko_eskatu_dute.htm

    Jesus Gutierrezen hitzaldi bat etzi, eguaztena, 7etan Portalean:
    
http://www.ahotsak.com/albisteak/jesus-gutierrez-historialariaren-hitzaldia-eibarko/
    
http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-75.-urteurrena.-jesus-gutierrezen-hitzaldia-eibartarren-testigantza-eta-sekula-ikusi-gabeko-irudiak

    Pinilla eta Lujanbion arteko ikuskizunaz:
    
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-bonbardaketa-gogoratzeko-ikuskizuna-bertso/
    http://www.youtube.com/watch?v=hKiLUeTb3YM

    Horretaz aparte, Atxaga eibarren barixakuan, musika kontzertua, 
argi-ikuskizuna untzagan, mendi-ibilaldixa (gerrako aztarnak ezagutzeko auzorik 
auzo egingo da, Jesus Gutierrez gidari), eta abar.

    a.





  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

<<Emoticon10.gif>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to