Segurtasuna zergatik da lehentasuna? ETAren amaierak ez al du aukera ematen segurtasunean gastua jaisteko? Espainiako beste erkidegoekin konparatuta Nafarroa eta EAE dira kriminalitate tasa baxuenak dituztenak, eta hala ere Goardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Armada eta tokian-tokiko udal poliziak milaka izanda... benetan murrizketarik izango ez duten alorretakoa da segurtasun? Flipatuta.
Murrizketek krisitik aterako al gaituzte? Inbertsiorik (ikerketan, zientzian, teknologian, kulturan!) gabe inork uste du gastua murrizte hutsarekin emango diogula buelta honi? Zergatik ez da Islandiaren estiloko zerbait planteatzen? http://cultura.elpais.com/cultura/2013/03/02/actualidad/1362234273_153861.html oier. 2013/3/6 Iban Arantzabal <[email protected]> > Elkarrizketa interesgarria ondarrutarrari Berrian. > > Besteak beste dio: "Ez da ezer gertatzen Eibarko edo Urdulizko ospitaleak > ez egiteagatik edo atzeratzeagatik." > > > Arduratzen nauen gauzetan dago EUSKARA ez duela INORK jotzen lehentasun : > "Jaurlaritzak zerbitzu nagusiak emateko ardura du: hezkuntza, osasuna, > segurtasuna, justizia... horiei eustea da orain lehentasuna, eta beste atal > batzuetan jaitsierak handiagoa izan beharko du." > > Gobernatzea lehentasunak ezartzea da, eta hiru horiek daude ongizate > ereduaren muinean. Hori da gure apustua. Eragingo die kulturari, euskarari, > hizkuntza politikari, ingurumenari edo udal laguntzari? Bai, noski! > Lehentasunei eusteak aurrekontuaren bi heren hartzen baditu, beste herenean > dauden gauzetan jaitsierak handiagoa izan beharko du. > > > > http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-06/014/001/_Gastu_batzuen_jaitsiera_egonkorra_izango_da_eta_ez_dira_aurreko_egoerara_bueltatuko_.htm > > -- > * > Iban > * > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
