3 puntu ez dizkizut erantzungo ideiarik ez daukadalako, baina beste guztiak puntuz puntu:
leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 6 21:29): > Beittu, memoria faltan nabillela? EZ esan horrelakorik! Egunerokuan > jasaten dittut hizkuntza-politika florero hori eta! > > -Hiri handixenetako alkatetzarako erdaldun peto-petua proposatu eta bertan > mantendu, asmorik be ez dakana bertako hizkuntzia ikasteko > Azkuna bezalako kasuak nahiko anekdotikoak direla esango nuke, eta gainera, dauzkan hauteskunde emaitzekin Azkuna kentzea arrazoi linguistikoengaitik zaila izango luke EAJk Bilbotarren aurrean justifikatzeko... bere egoeran PSOEk edo Bilduk alkate hain herrikoia (hauteskunde emaitzak ikusi besterik ez dago) kentzeko izango lukeen arazo berdina alegia. Alderantzizko adibideak ere jar ditzazkegu. Eusko Legebiltzarreko mahaiburu Bakartxo Tejeria oraindik ez dut entzun ganberan gaztelaniaz hitz bakarra esaten. Erdaldunei ere euskara hutsez egiten die. Hemen ikus ditzazkezu bilkura apasionanteak: http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu/emisiones > > -Kargu asko erdaldun hutsak ikasteko asmorik be ez dakenak jartzen dittu > Gaur bertan Arri Zulaika legebiltzarkidearen (EHBildu) diskurtsoa ikustekoa zen adibidez. Sarrera euskaraz eta traba ugarirekin, eta diskurtso inportantea gaztelaniaz, tarteka euskaraz irakurtzen. Ez dut uste EAJk bakarrik patrimonializatzen dituenik kontu hauek, edo bestela gogoratu duela gutxi Laura Mintegik kazetari euskaldunei egindako keinu itsusi hura, ordu gutxitara barkamena eskatu behar izan zuenekoa: http://sustatu.com/1360861800952 Larriagoa da komentarioa "como sé que tenéis prisa, voy a hablar primero en castellano y luego en euskera" lehen hizkuntzaren aukeraketa hutsarena baino... Erdaldun adibide bat jartzearren EHBilduk ordezkatzen duen beste adar abertzaletik... Josetxo Ibazeta, Donostiako alkatearen (Bildu) idazkari zenak eta Alde Zaharrean "Gora ETA militarra" oihuka aritu zenak, ba al daki euskaraz? Niri pertsonalki ez zait gustatzen kargu altuek euskaraz ez jakitzea. Baina egia ere bada 600.000 omen garela euskaldunak eta, horretara, 1.400.000 euskal herritar erdaldunak... eta halere, kargu altu gehienek euskaraz egiten dutela esango nuke. > > -Memeriak fallatzen ez badesta PNVk egin zetsan gerra itzela Euskaldunon > Egunkarixari, abortua izan zeiaxn. Abortua eurek sortutakua izan zan! > -Helduen euskalduntzia txaplata hutsa izan da: beti pegia, beti enbarazu, > beti txarto. BArrutik bizi dot azken 23 urtian, badakitt zertaz dihardudan! > Nik ez dakit. Kontatu nahi baduzu gustora irakurriko dizut. > > -25 urtian ez dau balorerik izan martxan jartzeko enpresa eta dendetako > plana. > Ez dakit horretaz ari zaren baina Ibarretxeren gobernuak dekretu bat atera zuen enpresa eta dendetan euskarazko rotulazioa eta zerbitzua arautzeko. Lopezen gobernuak bota zuen atzera. Gai horri prentsan emandako tratamenduari buruzko lan txiki bat daukat (80 orrialde inguru memoria falta ez baldin badut), bi ikaskiderekin iaz masterrean egin nuena, eta pribatutik bidaliko nahi baduzu, ikus dezazun kaberna mediatikoak nola tratatu zuen Jaurlaritzak ausardiaz egindako dekretua eta horren inguruko debatea. > > -Perfillak betetzen dittu segun ze kasutan (komeni jakonian) > Komeni? Ze esan nahi dozu? > > -Osakidetzan 2. perfilla danondako. Alegria! Gaiñera kanpotik datozen > erizaiñak (ez dakitt beste kasuetan) ez dake perfilla egiaztatu biharrik. > Beraz 0 dira! > > -Puntilla Werteri men egitea: beti menpeko, esaneko, euskaldun zintzo > "legeak agintzen dau" eta "amen-amen" esan. EZ!!!!!!! JARKI behar dugu! > Kaka burutik behera! Werten LOMCEz ari zara? Nik dakidala EAJk ez dio amen esan. Akaso memoria falta baino, ulermen falta daukat nik: http://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/04/paisvasco/1362417076.html Asteburu ona! josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
