Nik gero eta argiago daukat PNVren gobernuandako euskeria florero hutsa
dala. Ez dake borondaterik, hala da. Bestela gobernukide eta kargudun
guztiak euskaldunak izango litzatekez, eta ez da hala. Zelan jarri leike
komunikaziño arduradun bat euskeraz ez dakixana?

Gero Wert legiari amen-amen egittiana dago. Guztiz hasarratu ninduen,
ama-hizkuntzari begiratuko zetsela esan zebenian. Guzurra, ama-hizkuntza
izan biharrian gaztelania dalako. Edo Eibarko pakistanixeri urduz diharduen
irakaslia jarriko detse, edo amazigheri bereberez egitten dabena? EZ!!!!

Diruaz gain, gauza asko egin leikez: prentsa euskalduna hobestia
publizidadia jartzen danian (hortik bizi dira komunikabidiak), publizidadia
euskeraz pentsatzia (zer deritxozue emakunden kartelaz martzuan 8rako?),
esan dodan moduan, kargueri euskera mailla altua eskatzia, goi
funtzionarixueri perfilla benetan eskatzia,..... Gauza hórretarko
guztiórretarako ez da dirurik bihar, borondatia eta benetan siñistia baiño!

Denpora gitxixan asko hasarratu nabe, benetan. Beste zeozer espero neban.
Azkenian PPkuen bende. Higoi handixa emoten deste, zurixak halakuok!

Leire, erresuminduta


Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
martxoa 6 12:45):

>
>
>
> 2013/3/6 Josu Mendicute <[email protected]>
>
>>
>> Ibanek:
>>>
>>> - Beti beharko dugu dirua euskararendako. Nik, gaurtik, ez dut ikusten
>>> bestelako egoerarik.
>>>
>>
>> Epe luzera bestelako egoerarik posible ez dela uste baduzu, espero dut zu
>> oker egotea; bestela euskara akabatuta dagoela ari zara esaten, eta
>> dirulaguntzen etetea eutanasia bat modukoa litzatekeela gaixo osaezinean
>> -eta ez bizi- dagoen hizkuntzarentzat.
>>
>
> -------------- Nik gaurtik bestelako egoerarik ez ikusteak idatzitakoa
> baino ez du esangura. Ez dut esan, beraz, ez dudanik uste beste egoera bat
> posible ez denik, eta are gutxiago euskara akabatuta dagoela.
>
>
>
>>
>>> - Politika batzuk bai. Baina, adibidez, euskarazko prentsarako dirurik
>>> jarri barik espero duzu euskal (euskarazko, noski) hedabideak irakurtzea?
>>>
>>>
>> Gaur gaurkoz akaso ez. Baina espero dut noizbait hedabide pribatu
>> euskaldun eta ekonomikoki bideragarriak egitea posible izatea, bai.
>> Hedabideek behar dutena ez da etengabeko dirulaguntza, dirua emango duten
>> irakurle/kontsumitzaile kopurua baino. Eta horretarako behar dena da
>> diglosiari buelta ematea. Eta horretarako dirua baino, bestelako politika
>> ausartak behar dira.
>>
>
> --------------  "Gaur gaurkoz, akaso, ez" diozu. Nik diot: GAUR EZ. Epe
> motzean ezta. Eta ertainera begira saiatzen naiz eta ikusten dudana da,
> tamalez, beharko direla oraindik. Daudenak baino gehiago herri ekimeneko
> euskarazko hedabidegintzarako. Luzera? Luzeegira ez dut ikusten ezer garbi.
> Besterik dira nahiak etab.
>
> Iban
>
>
>
>
>
> --
> *
> Iban Arantzabal Arrieta
> Goiena Komunikazio Taldea
> [email protected] <[email protected]> / 943 25 05 05
> Albisteak: goiena <http://www.goiena.com/>.net / Enpresa: 
> goiena<http://www.goiena.com/>
> .com
> *
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to