Guztiz oker  zabiltz!

EAJak batetik hizkuntza-politika arloan egindakoak http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin91_62/Jakin91_62_011.pdf

Bestetik hori garatu egin dan bitartean non egon dira beste alderdi politikoak, azken aldian etorritakoak berragertukoak barne. ?

EAJren politika euskararen arloan ez da izan lorontziak egiteko, ///Euske//raren legea sortzeko Legebiltzarreko eztabaidan /
//El régimen jurídico de la oficialidad del euskara/. Cobreros Mendazona /
MK Garmendia Hizkuntza Politikarako idazkari nagusi izan zanean, EAJren izenean pausu ederrak eta sendoak emon ziren.
Non egon ziran,  ze ekarpen egin zuten orduko ezker "abanguardia"k.


Oraingoa, http://bbb.eaj-pnv.eu/agiriak/euskararen-erabilera-normalizatzeko-oinarrizko-legeak_14074.html

eta interesgarria ikustea Jaurlaritzan EAJk zelan antolatu dauen euskeraren arloko hizkuntza politika https://www.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2012/12/e12_0243.shtml

dekretuaren amaieran,
Hamargarrena.-- Euskararen erabilera bultzatzeko politika administrazioaren jardunean zeharkako politika izan dadin eta dagokion ardatz-gune izan dadin, Lehendakaritzak eta sail guzti-guztiek euskara-atal bat sortuko dute beren egitura organiko eta funtzionalean, politika publikoetan eta kudeatzen dituzten administrazio-gai guztietan euskara bultzatzen lagundu dezan, hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen organoaren irizpideei jarraituz.


Ez, orain ezta EAJren hasierakoak ere ez, http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/56091.pdf


Leire, memoria faltan  zabiltz.
Bertoko

06/03/2013 12:25(e)an, leire narbaiza arizmendi(e)k idatzi zuen:
Nik gero eta argiago daukat PNVren gobernuandako euskeria florero hutsa dala. Ez dake borondaterik, hala da. Bestela gobernukide eta kargudun guztiak euskaldunak izango litzatekez, eta ez da hala. Zelan jarri leike komunikaziño arduradun bat euskeraz ez dakixana?

Gero Wert legiari amen-amen egittiana dago. Guztiz hasarratu ninduen, ama-hizkuntzari begiratuko zetsela esan zebenian. Guzurra, ama-hizkuntza izan biharrian gaztelania dalako. Edo Eibarko pakistanixeri urduz diharduen irakaslia jarriko detse, edo amazigheri bereberez egitten dabena? EZ!!!!

Diruaz gain, gauza asko egin leikez: prentsa euskalduna hobestia publizidadia jartzen danian (hortik bizi dira komunikabidiak), publizidadia euskeraz pentsatzia (zer deritxozue emakunden kartelaz martzuan 8rako?), esan dodan moduan, kargueri euskera mailla altua eskatzia, goi funtzionarixueri perfilla benetan eskatzia,..... Gauza hórretarko guztiórretarako ez da dirurik bihar, borondatia eta benetan siñistia baiño!

Denpora gitxixan asko hasarratu nabe, benetan. Beste zeozer espero neban. Azkenian PPkuen bende. Higoi handixa emoten deste, zurixak halakuok!

Leire, erresuminduta


Iban Arantzabal<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 6 12:45):




    2013/3/6 Josu Mendicute <[email protected]
    <mailto:[email protected]>>


            Ibanek:

            - Beti beharko dugu dirua euskararendako. Nik, gaurtik, ez
            dut ikusten bestelako egoerarik.


        Epe luzera bestelako egoerarik posible ez dela uste baduzu,
        espero dut zu oker egotea; bestela euskara akabatuta dagoela
        ari zara esaten, eta dirulaguntzen etetea eutanasia bat
        modukoa litzatekeela gaixo osaezinean -eta ez bizi- dagoen
        hizkuntzarentzat.


    -------------- Nik gaurtik bestelako egoerarik ez ikusteak
    idatzitakoa baino ez du esangura. Ez dut esan, beraz, ez dudanik
    uste beste egoera bat posible ez denik, eta are gutxiago euskara
    akabatuta dagoela.


            - Politika batzuk bai. Baina, adibidez, euskarazko
            prentsarako dirurik jarri barik espero duzu euskal
            (euskarazko, noski) hedabideak irakurtzea?


        Gaur gaurkoz akaso ez. Baina espero dut noizbait hedabide
        pribatu euskaldun eta ekonomikoki bideragarriak egitea posible
        izatea, bai. Hedabideek behar dutena ez da etengabeko
        dirulaguntza, dirua emango duten irakurle/kontsumitzaile
        kopurua baino. Eta horretarako behar dena da diglosiari buelta
        ematea. Eta horretarako dirua baino, bestelako politika
        ausartak behar dira.


    --------------  "Gaur gaurkoz, akaso, ez" diozu. Nik diot: GAUR
    EZ. Epe motzean ezta. Eta ertainera begira saiatzen naiz eta
    ikusten dudana da, tamalez, beharko direla oraindik. Daudenak
    baino gehiago herri ekimeneko euskarazko hedabidegintzarako.
    Luzera? Luzeegira ez dut ikusten ezer garbi. Besterik dira nahiak
    etab.

    Iban




-- *
    *Iban Arantzabal Arrieta
    *
    Goiena Komunikazio Taldea
    [email protected] <mailto:[email protected]> /943 25 05 05
    Albisteak: **goiena <http://www.goiena.com/>.net / **Enpresa:
    **goiena <http://www.goiena.com/>.com**
    *

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    [email protected]
    <mailto:[email protected]>
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to