Bale, nik ez dakat probelarik Bilduk, Amaiur, EHbildu, sortu, Euskadiko
Ezkerrak, Jarraik edo Sunsunkordak erderaz egitten dabenian salatzeko edo
esateko. Bardin desta kargu hori nungua dan! Benetan. Ni ez nago iñungo
partidutan. Iñoiz ez naiz hain erasokorra izan PNVkin, eta nere mezuak
irakortzia besterik ez dago. Kontu konkretu bateken kontra jardungo dot,
baiña oin arte ez dot uste azken mezuetako tonua iñoiz eta hain jarraixan
irakorri destazuenik.

Kontua da gaiñezka egin dodala. Patxilongandik ez neban ezer espero euskera
arluan, baina hoónengandik bai. Tira, historixak erakutsi desta ixa beti
defraudau nabela PNVk eta ez dakitt zelan jarraitzen dodan esperantzia
izaten, tentel hutsa naiz.

Bilboko alkatiana! Ez daka atxakixarik, Josu! Hainbeste urtian! Ezta berba
bat be! Kontuan izan Osasun sailburau izan zala aurretik! Partiduak ezin
izan dau bihartu? EZ dot siñesten, benetan. Hori, nere ustez, utzikerixia
eta borondate faltia da. Euskeriak ez detse ardura! Neretako, froga
nabarmena!

Orduan enterradoriak perfilla bihar dau eta alaktiak, lehendakarixak eta
sailburuak ez??? Ederki, holan pentsatzen badozu, dana esan destazu! Izan
leike ni askoz radikalagua euskeraian asuntuakin. Baiña esperientziaxak
erakutsi desta gogor jarritta baiño ez dogula ezer lortuko.

Perfillena? KOmeni ez jakuenian langille bateri eskatzia (goi maillako
funtzionarixua danian, adibidez, eta jarrera ez oso ona) ez jako eskatzen.
Udal askotan ondiokan langilliak perfilik ez dabe atara eta derrigortasuna
hankartetik pasatzen dabe.

zer lortu da perfillekin? Ez dakitt! Eskatu bai, baiña gero bihargin hórrek
badake erabillera planik, ala euskera-tituluak dira KZgunetan egitten
dittuen word, excel eta abarren tituluen modokua? Lortu eta kajoian sartu!!!

Josetxo Ibazetak euskeraz ete dakixan? Ez dakitt. Nik grabaziño horrekin
ezagutu neban! Nire jarraitzailia da twitterren eta begiratu detsadaz
tuitaak eta batzuk euskeraz dagoz. Ez balitza, txarto, baiña ez destazu
konparauko hiri bateko alkatia edo idazkarixa?

Zuk diñozun dekretua, azken momentuan etara eben, 25 urteren ostian!!!!! 25
urte??????

Nik diñodana haur eskolen gaiñeko arauaz nabil, honetaz
http://www.ehu.es/ehusfera/asieromero/2013/02/07/haur-eskoletan-gaztelania-eta-euskara-erabiltzearen-alde-azaldu-dira-eaj-pp-eta-upd/

Beraz,… Kataluñan aurre egin detse, hamen otzan eta bendeko, benetan ez
dakizu zelako ondoeza sortzen desten!!!

Eta ez dot jarraittuko, sutu eta gogotxartu egiten nabelako gaixak!

leire



Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
martxoa 8 18:40):

> 3 puntu ez dizkizut erantzungo ideiarik ez daukadalako, baina beste
> guztiak puntuz puntu:
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 martxoa 6 21:29):
>
>> Beittu, memoria faltan nabillela? EZ esan horrelakorik! Egunerokuan
>> jasaten dittut hizkuntza-politika florero hori eta!
>>
>> -Hiri handixenetako alkatetzarako erdaldun peto-petua proposatu eta
>> bertan mantendu, asmorik be ez dakana bertako hizkuntzia ikasteko
>>
>
> Azkuna bezalako kasuak nahiko anekdotikoak direla esango nuke, eta
> gainera, dauzkan hauteskunde emaitzekin Azkuna kentzea arrazoi
> linguistikoengaitik zaila izango luke EAJk Bilbotarren aurrean
> justifikatzeko... bere egoeran PSOEk edo Bilduk alkate hain herrikoia
> (hauteskunde emaitzak ikusi besterik ez dago) kentzeko izango lukeen arazo
> berdina alegia.
>
> Alderantzizko adibideak ere jar ditzazkegu. Eusko Legebiltzarreko
> mahaiburu Bakartxo Tejeria oraindik ez dut entzun ganberan gaztelaniaz hitz
> bakarra esaten. Erdaldunei ere euskara hutsez egiten die. Hemen ikus
> ditzazkezu bilkura apasionanteak:
> http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu/emisiones
>
>
>
>
>>
>> -Kargu asko erdaldun hutsak ikasteko asmorik be ez dakenak jartzen dittu
>>
>
> Gaur bertan Arri Zulaika legebiltzarkidearen (EHBildu) diskurtsoa
> ikustekoa zen adibidez. Sarrera euskaraz eta traba ugarirekin, eta
> diskurtso inportantea gaztelaniaz, tarteka euskaraz irakurtzen. Ez dut uste
> EAJk bakarrik patrimonializatzen dituenik kontu hauek, edo bestela gogoratu
> duela gutxi Laura Mintegik kazetari euskaldunei egindako keinu itsusi hura,
> ordu gutxitara barkamena eskatu behar izan zuenekoa:
> http://sustatu.com/1360861800952
> Larriagoa da komentarioa "como sé que tenéis prisa, voy a hablar primero
> en castellano y luego en euskera" lehen hizkuntzaren aukeraketa hutsarena
> baino...
>
> Erdaldun adibide bat jartzearren EHBilduk ordezkatzen duen beste adar
> abertzaletik... Josetxo Ibazeta, Donostiako alkatearen (Bildu) idazkari
> zenak eta Alde Zaharrean "Gora ETA militarra" oihuka aritu zenak, ba al
> daki euskaraz?
>
> Niri pertsonalki ez zait gustatzen kargu altuek euskaraz ez jakitzea.
> Baina egia ere bada 600.000 omen garela euskaldunak eta, horretara,
> 1.400.000 euskal herritar erdaldunak... eta halere, kargu altu gehienek
> euskaraz egiten dutela esango nuke.
>
>
>
>>
>> -Memeriak fallatzen ez badesta PNVk egin zetsan gerra itzela Euskaldunon
>> Egunkarixari, abortua izan zeiaxn. Abortua eurek sortutakua izan zan!
>
>
>> -Helduen euskalduntzia txaplata hutsa izan da: beti pegia, beti enbarazu,
>> beti txarto. BArrutik bizi dot azken 23 urtian, badakitt zertaz dihardudan!
>>
>
> Nik ez dakit. Kontatu nahi baduzu gustora irakurriko dizut.
>
>
>>
>> -25 urtian ez dau balorerik izan martxan jartzeko enpresa eta dendetako
>> plana.
>>
>
> Ez dakit horretaz ari zaren baina Ibarretxeren gobernuak dekretu bat atera
> zuen enpresa eta dendetan euskarazko rotulazioa eta zerbitzua arautzeko.
> Lopezen gobernuak bota zuen atzera. Gai horri prentsan emandako
> tratamenduari buruzko lan txiki bat daukat (80 orrialde inguru memoria
> falta ez baldin badut), bi ikaskiderekin iaz masterrean egin nuena, eta
> pribatutik bidaliko nahi baduzu, ikus dezazun kaberna mediatikoak nola
> tratatu zuen Jaurlaritzak ausardiaz egindako dekretua eta horren inguruko
> debatea.
>
>
>
>
>>
>> -Perfillak betetzen dittu segun ze kasutan (komeni jakonian)
>>
>
> Komeni? Ze esan nahi dozu?
>
>
>>
>> -Osakidetzan 2. perfilla danondako. Alegria! Gaiñera kanpotik datozen
>> erizaiñak (ez dakitt beste kasuetan) ez dake perfilla egiaztatu biharrik.
>> Beraz 0 dira!
>>
>> -Puntilla Werteri men egitea: beti menpeko, esaneko, euskaldun zintzo
>> "legeak agintzen dau" eta "amen-amen" esan. EZ!!!!!!! JARKI behar dugu!
>> Kaka burutik behera!
>
>
> Werten LOMCEz ari zara? Nik dakidala EAJk ez dio amen esan. Akaso memoria
> falta baino, ulermen falta daukat nik:
> http://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/04/paisvasco/1362417076.html
>
> Asteburu ona!
>
> josu.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to