Josu, Rajoyren gobernuak miloika euro ematen dizkio espainolari. BOEtik
hasita RTVEraino, justizia, osasuna, hezkuntza eta ikerketa, dena
gazteleraz egiteko miloika euro egunero. Eta Jaurlaritzak berdin. EHAAren
erdiarekin hasi, ETB2 osoa eta ETB1en zati handi bat, Radio Euskadi,
Ertzaintza ia osoa, Osakidetza ia osoa nire seme-alaben pediatra gehienak
barne eta legebiltzarrean gazteleraz aritzen diren ordezkari politikoen
soldata guztietara, espainolari ematen zaion dirua da, euskarari ematen
zaiona baino askoz ere gehiago, gaur eta hemen. Diru gabe egin daitezke
gauzak bai, ba egin ditzala espainolak diru gabe, premiarik ez du eta.

oier.



2013/3/6 Josu Mendicute <[email protected]>

> Ni beste gauza batek arduratzen nau. Noizarte beharko dugu dirua euskara
> lehentasun izateko? Diot, ze Rajoyren lehentasuna espainola da horrentzat
> diru gutxi emanda ere. Argi dago euskararen eta espainolaren egoera oso
> dela desberdina. Baina noizarte beharko dugu diru publikoa lehentasun
> izateko?
>
> Nik uste normalkuntzaren alde asko egin daitekeela ausardia gehiago eta
> diru gutxiagorekin, eta azalduko dut bi adibide sinplerekin:
>
> 1. Ibarretxeren gobernuan 600.000 euro erabili ziren, oker ez banago, Ukan
> birusaren kanpainarentzat. Ez dakit zenbat lagun kontajiatuko ziren birus
> horrekin, baina oso zait zalantzagarria.
>
> 2. Euskara dendetan erabiltzeko dekretua, Ibarretxeren gobernuarena eta
> Lopezek atzera bota zuena. Horrekin, denda handi guztietan derrigorrezkoa
> izango da bezeroak euskaraz hartzeko aukera eskaintzea eta karteleria
> euskaraz ere egotea. Ez da dirurik behar horretarako, ausardia besterik ez,
> eta denda horietan lan egin nahi dutenek euskara ikasi beharko dute,
> bezeroek aukera izango dute euskaraz irakurri eta tratatzeko.
>
> Osasun arloan ezin daiteke dirua jeitsi eta dekretuak atera, hizkuntza
> politikan bai ordea. Eta efektiboagoa izan daiteke. Ez nuke lehentasun den
> ala ez epaitzerako orduan dirua bakarrik hartuko balorazioa egiteko.
>
> josu.
>
>
>
>
>
> Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
> martxoa 6 10:27):
>
>> Elkarrizketa interesgarria ondarrutarrari Berrian.
>>
>> Besteak beste dio: "Ez da ezer gertatzen Eibarko edo Urdulizko ospitaleak
>> ez egiteagatik edo atzeratzeagatik."
>>
>>
>> Arduratzen nauen gauzetan dago EUSKARA ez duela INORK jotzen lehentasun :
>> "Jaurlaritzak zerbitzu nagusiak emateko ardura du: hezkuntza, osasuna,
>> segurtasuna, justizia... horiei eustea da orain lehentasuna, eta beste atal
>> batzuetan jaitsierak handiagoa izan beharko du."
>>
>> Gobernatzea lehentasunak ezartzea da, eta hiru horiek daude ongizate
>> ereduaren muinean. Hori da gure apustua. Eragingo die kulturari, euskarari,
>> hizkuntza politikari, ingurumenari edo udal laguntzari? Bai, noski!
>> Lehentasunei eusteak aurrekontuaren bi heren hartzen baditu, beste herenean
>> dauden gauzetan jaitsierak handiagoa izan beharko du.
>>
>>
>>
>> http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-06/014/001/_Gastu_batzuen_jaitsiera_egonkorra_izango_da_eta_ez_dira_aurreko_egoerara_bueltatuko_.htm
>>
>> --
>> *
>> Iban
>> *
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to