2013/3/6 Josu Mendicute <[email protected]> > > Ibanek: >> >> - Beti beharko dugu dirua euskararendako. Nik, gaurtik, ez dut ikusten >> bestelako egoerarik. >> > > Epe luzera bestelako egoerarik posible ez dela uste baduzu, espero dut zu > oker egotea; bestela euskara akabatuta dagoela ari zara esaten, eta > dirulaguntzen etetea eutanasia bat modukoa litzatekeela gaixo osaezinean > -eta ez bizi- dagoen hizkuntzarentzat. >
-------------- Nik gaurtik bestelako egoerarik ez ikusteak idatzitakoa baino ez du esangura. Ez dut esan, beraz, ez dudanik uste beste egoera bat posible ez denik, eta are gutxiago euskara akabatuta dagoela. > >> - Politika batzuk bai. Baina, adibidez, euskarazko prentsarako dirurik >> jarri barik espero duzu euskal (euskarazko, noski) hedabideak irakurtzea? >> >> > Gaur gaurkoz akaso ez. Baina espero dut noizbait hedabide pribatu > euskaldun eta ekonomikoki bideragarriak egitea posible izatea, bai. > Hedabideek behar dutena ez da etengabeko dirulaguntza, dirua emango duten > irakurle/kontsumitzaile kopurua baino. Eta horretarako behar dena da > diglosiari buelta ematea. Eta horretarako dirua baino, bestelako politika > ausartak behar dira. > -------------- "Gaur gaurkoz, akaso, ez" diozu. Nik diot: GAUR EZ. Epe motzean ezta. Eta ertainera begira saiatzen naiz eta ikusten dudana da, tamalez, beharko direla oraindik. Daudenak baino gehiago herri ekimeneko euskarazko hedabidegintzarako. Luzera? Luzeegira ez dut ikusten ezer garbi. Besterik dira nahiak etab. Iban -- * Iban Arantzabal Arrieta Goiena Komunikazio Taldea [email protected] <[email protected]> / 943 25 05 05 Albisteak: goiena <http://www.goiena.com/>.net / Enpresa: goiena<http://www.goiena.com/> .com *
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
