> Ibanek:
>
> - Beti beharko dugu dirua euskararendako. Nik, gaurtik, ez dut ikusten
> bestelako egoerarik.
>

Epe luzera bestelako egoerarik posible ez dela uste baduzu, espero dut zu
oker egotea; bestela euskara akabatuta dagoela ari zara esaten, eta
dirulaguntzen etetea eutanasia bat modukoa litzatekeela gaixo osaezinean
-eta ez bizi- dagoen hizkuntzarentzat.



>
> - Politika batzuk bai. Baina, adibidez, euskarazko prentsarako dirurik
> jarri barik espero duzu euskal (euskarazko, noski) hedabideak irakurtzea?
>
>
Gaur gaurkoz akaso ez. Baina espero dut noizbait hedabide pribatu euskaldun
eta ekonomikoki bideragarriak egitea posible izatea, bai. Hedabideek behar
dutena ez da etengabeko dirulaguntza, dirua emango duten
irakurle/kontsumitzaile kopurua baino. Eta horretarako behar dena da
diglosiari buelta ematea. Eta horretarako dirua baino, bestelako politika
ausartak behar dira.

josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to